(2023-11-14an, asteartea)
Gaur, azaroak 14, asteartea, EZH-IM zeharkaldiko 4. etapa egin dugu. Goizeko 6:30ean irten gara autobusez Ordiziatik, gero Beasain eta Idiazabal pasa eta 8:10 aldera Usun herrira iritsi gara 52 lagun, horietatik 15 emakume. Bertan 30 mendizale gelditu dira eta beste 22, horietatik 9 emakume, Irunberrira joan gara. Bertatik 8:35 aldera egun argiarekin hasi dugu ibilbidea.
Ia bide gehiena ezpel artean egin dugu. Pixkanaka igotzen hasi eta Ibarrako lepora iritsi gara. Gero Monumentuko Haitzera heldu baino lehenago mokadu bat jan dugu eta azken hau pasa ondoren, Arangoiti mendi tontorra zapaldu dugu. Han paisaiaz gozatu eta beherako bidea hartu dugu. Azken hau, harrien artean izan denez, jaitsiera zaildu egin da. Jarraian Kastellar mendira joan gara eta hortik Leireko Monasteriora, 15:00ak aldera iritsiz. Azkenean Irunberrin bazkaldu eta 7:00ak inguruan Ordiziara iritsi gara.
Ibilbidea eta denborak:
Irunberri (445 m), Ibarrako lepoa (923 m; 6,4 km; 1:40), Monumentuko haitza (1.117 m; 7,7 km; 2:30), Arangoiti mendia (1.350 m; 10,6 km; 3:30); El Rallar lepoa (1.232 m; 14,1 km; 4:45); Kastellar mendia (1.273 m; 13,6 km; 5:25); La Cerrada lepoa (1.232 m; 15,8 km; 6:05) eta Leire (768 m; 17 km; 6:25).
Desnibel metatua: Igoeratan: 1.012 m; Jaitsieratan: 673 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Irunberritik abiatzen
Fayar delako antzinako bidetik igotzen
Ibarrako lepoa. Urrutian Pirinioen gain elurtuak
Taldea Monumentuko Haitzan. Atzean, Arangoiti mendia.
Jaitsiera Kastellar mendi aldera
Kastellar mendia
La Cerrada lepoa.
Leireko monolitoa
Bideoa
Estekak/Enlaces