(2023-11-14an, asteartea)
Gaur, arazoak 14, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 52 mendizale (15 emakume eta 37 gizon). Goizeko 8:15ak aldera Usunera iritsi eta EZH zeharkaldiko etapa egin dugu Leireko monasterioraino.
Usun zeharkatu eta mendian behera jaitsi gara, Arbaiungo arroilako sarreraren bila. Gero, bi kilometro egin ditugu kontu handiz, Zaraitzu ibaiaren gainetik ubideari jarraituz. Amildegi-ertzean dauden pasagune batzuetatik igaro behar izan dugu, baina ibiltzeko moduko bidexka zuten, eta kable batez hornituak zeuden gainera arrisku handieneko eremuetan.
Ubidea uztean, Arangoitira igotzen hasi gara, bide ona duen sakan batetik; han era askotako landaredia dago, udazkeneko kolorez hornitua.
Jarraian, Leire mendilerroko gainak zeharkatu ditugu Kastellar gailurreraino eta gero Leireko Monasteriora jaitsi gara.
Ibilbidea eta denborak:
Usun (388 m), Usungo zubia (460 m; 1,4 km; 0:20), Valdelaco sakana (539 m; 3,7 km; 0:55), NA-2201 errepidea (957 m; 6,9 km; 2:05), Arangoiti mendia (1.356 m; 12 km, 3:50), El Rallar lepoa (1.232 m; 15,5 km; 5:00), Kastellar mendia (1.281 m; 15 km; 5:40); La Cerrada lepoa (1.232 m; 17,2 km; 6:05), Leire (792 m; 18,1 km, 6:45).
Desnibel metatua: Igoeratan: 1.259 m; Jaitsieratan: 975 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Usundik abiatuta
Arbaiungo arroilako ur-pasabidean
Inguru zoragarria dastatzen
Arroila pasatuta mendian gora
Arangoiti gailurrera iristen
Taldea Arangoitin, eta atzean Arbaiungo arroila
Kastellar gainera igotzeko bidean
Leireko monasteriora jaisten
Bideoa
Estekak/Enlaces