(2023-11-8an, asteazkena)
Gaur, azaroak 8, asteazkena, EZH zeharkaldiko 25. etapa egin dugu. Goizeko 6:30ean irten gara autobusez Ordiziatik, gero Beasain eta Idiazabal pasa eta 8:00ak aldera Izko ondoko biribilgunera iritsi gara 45 lagun, horietatik 11 emakume. Egun oskarbi baina hotzarekin hasi dugu ibilaldia. Ibilbide gehiena laua, aldapa gutxikoa eta pistaz izan da. Usunera iristeko kilometro bat inguru falta zela ibaia zeharkatu behar genuela ikusi dugu. Korronte handia eta irristakorra zegoenez, buelta hartu eta Usungo San Pedroren baselizatik joan gara. Usun herrira 13:45 aldera iritsi gara. Azkenean Irunberrin bazkaldu eta 6:00ak inguruan Ordiziara iritsi gara.
Ibilbidea eta denborak:
Hasiera (675 m), Izko herria (707 m; 0,5 km; 0:10), Donejakue bidea utzi (626 m; 6,2 km; 1:30), Na-534 errepidea (548 m; 8,6 km; 2:05), Errepidea utzi (486 m; 9,6 km; 2:20), Irunberri (445 m; 13,4 km; 3:20), Ibarrako sakana (450 m; 16 km; 3:55), Sakan Handia (496 m; 19,5 km; 4:40), Usungo San Pedroren baseliza (467 m; 21,8 km; 5:20) eta Usun (485 m; 23,7 km; 5:45).
Desnibel metatua: Igoeratan: 268 m; Jaitsieratan: 456 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Izko herritik abiatuta
Donejakue bidean zehar
Na-534 errepidera iristen
Irunberrira iristen. Atzean, Pirinioak elurtuta
Irunberriko zubia koloretsu
Taldea Sakana Handian. Atzean, Arbaiungo arroila
Usunera iristeko Zaraitzu errekatik ezin izan dute, eta...
Usungo herrira doan zubian
Bideoa
Estekak/Enlaces