IZKO – USUN
25. zenbakia duen ibilaldia da eta, duen luzera gorabehera, erosoa dirudi, ia aldapa aipagarririk gabe.
Aurrekoa amaitu genuen lekuan hasiko dugu ibilaldia: Izko herriaren sarrerako biribilgunean, Zangozako merindadean. Handik herrirantz joko dugu, Donejakue (Wikipedia) bideko Aragoiko bidearen pista hartzeko.
Iruñea eta Jaka arteko Pirinioetako A-21 autobidearen ondotik joango gara 9. kilometrora arte; han autobidea azpiko aldetik gurutzatuko dugu, Judasen benta izeneko lekutik, inguruneari izena eman zion Nikolas eta Trinidad etxaldean (han aldatzen zituzten Erronkaribarretik Iruñera arteko bidea egiten zuten zalgurdien zaldiak).
Jarraian Irunberrira joango gara (herri ezaguna, bereziki Irunberriko (Wikipedia) eta hurrengo etapan igaroko dugun Arbaiungo arroila ikusgarriengatik); 13,5 kilometroan, kanpinaren ondotik igaro eta Zaraitzu ibaiaren bideari jarraituko diogu mendian gora; ibaia, berriz, Usunera heldu baino lehentxeago zeharkatuko dugu.
Etapa cifrada como número 25 y que pese a la distancia se prevé cómoda sin apenas desnivel reseñable.
Retomaremos la etapa donde se finalizo la anterior, en la rotonda a la entrada de la localidad de Izco, en la merindad de Sangüesa, nos dirigiremos a dicha localidad para luego tomar la pista por la que discurre la vía aragonesa del camino de Santiago.
Recorreremos en paralelo a la autovía de los Pirineos A-21 que discurre entre Pamplona-Jaca, hasta el kilometro 9 en el que cruzaremos bajo dicha autovía, por la zona de La venta de Judas, en la casa de campo de Nicolás y Trinidad que dio nombre a la zona (en este punto se cambiaba el tiro de las diligencias que hacían el trayecto del Valle de Roncal a Pamplona).
Nos dirigiremos a Lumbier (especialmente reconocida por las Foz de Lumbier y de Arbayun), esta ultima la recorreremos en la próxima etapa, y a la altura del kilometro 13,5 pasaremos junto al camping para ir remontando paralelos al rio Salazar (Wikipedia), el cual cruzaremos justo un poco antes de llegar a Usún.
Iratiko bide berdea
Irunberriko arroila bisitatzea oso erraza dela badiogu, da ibil zaitezkeelako oinez, bizikletaz, haur-kotxearekin nahiz gurpil-aulkian.
Ez duzu aitzakiarik. Familia osoa etortzen ahal da txangora.
Irati bide berdea zelaia da; igarotzen da Iruña eta Zangoza lotzen zituen tren elektrikoaren lehengo bideetatik.
6 kilometro pasatxo ditu, ibai bazterrean, eta harkaitzean zulatutako bi tunel zeharkatzen ditu.
Ibilbide hori Deabruaren zubiaren ondoan bukatzen da. Zubia eroria dago —frantsesek Independentzia Gerran suntsitua—; elezaharraren arabera, deabruaren laguntzarekin eraiki zen.
Irunberriko arroilako bide luzea
Bada arroila zeharkatzeko beste aukera bat ere, ibilbide luzeagoa eginda. Horretarako, hartu behar duzu seinaleztatua dagoen herriko bide bat; arroilaren bueltan dauden mendi-mazelak inguratu eta aparkalekura itzultzen da haitzartea zeharkatuta.
6 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, 175 metroko desnibela duena, eta arroilaren inguruko ikuspegi zabalagoa ematen dizu.
Baina aukeratzen duzun bidea aukeratzen duzula, laburra edo luzea izan, ez dituzu inola ere galduko paisaia zoragarria, uraren hotsa eta hegaztien hegaldiak. Zaude ziur.