USUN-LEIRE
Iruñea eta Maule arteko zatiaren 4. etapa da hau.
Oraingo honetan bi aukera proposatzen zaizkigu; lehenengo aukera, aurreko etapa amaitu genuen Usun herritik abiatu eta Leireko monasteriora artekoa izango da (berehala azalduko dugun ibilaldi honek, pasabide estu eta berezi samarra duen Arbaiungo arroilako ubidea zeharkatzen du).
Aro Modernoaren hastapenetan galdu zen Nafarroako erromantzetik jasotakoa da gaztelaniako FOZ hitza eta arroila edo troka adierazten du.
2. aukera pasabide horretatik igaro nahi ez dutenentzat izango da; hauek Irunberritik abiatu eta Leireko monasteriora joango dira, Arangoiti mendira igoz, han beste ibilaldia egingo dutenekin elkartzeko.
Ibilaldia, bada, Usun herrian hasiko dugu, Usungo zalditegira eramango gaituen bidea hartuz; hesi batera heltzean, hura zeharkatu eta bide harritsu batetik jaisten hasiko gara, Zaraitzu (Wikipedia) ibaia zeharkatzen duen zubi aldera.
Hemen jada ikus ditzakegu Arbaiungo (Wikipedia) arroilaren hasiera eta arroilako hormatzar tenteak ibaiaren gainetik nabarmenduz; mendi-hegalean gora doan bide estu batetik igoko gara ubidera heldu arte.
“Aireko hiru zati ditu, baina ez dago zailtasun handiko pasabiderik. Hala ere, egia da, kasu batzuetan, bertigoa duten pertsonei zaila gerta dakiekeela aurrera jarraitzea, hormaren erditik igarotzen baita ebakidura handi batekin, eta oreka galduz gero, arazoa nahiko larria izan daiteke. Lehorrean egitea komeni da, edozein irristadak gauzak zaildu egin baititzake”.
Gure gidari izango den ubideari jarraituz egingo dugu aurrera eta haren ondotik arroilaren erdigunera barneratzen joango gara. Ezpelak eta gainerako landareak direla eta, bidexka ez dago oso garbi; beraz, bastoiak eta zola oneko oinetakoak eramatea gomendatzen da.
3,4. kilometro aldera, mugarriz zedarritutako Valdelaco ibarrean gora egingo dugu, aurrekoa baino bide garbiagotik. 6,6. kilometroan eta 970 metroko garaieran, Arangoiti mendiko antenetara doan errepidera helduko gara. Hemen bi aukera izango dira: lehenengoan, El Fayar izeneko leporantz igo (gero Leire Monasteriora joango garen bidetik) eta eskuinera eginez gainik gain Arangoitiko tontorrera iritsiko gara (1.356 m), gero bide beretik itzultzeko. Bestela, errepidera heltzean, zuzenean errepidetik ere joan ahal izango da gailurreraino.
Aipagarriak dira hango ikuspegiak: Esako urtegia, Leireko (Wikipedia) monasterioa eta Leireko monolito berezia.
Esan bezala, jaitsiera El Fayar izeneko lepotik (1.210 m) egingo dugu; gero, harizti eta pagadi artean bi kilometro inguruko jaitsiera egin eta Leireko monasterioan izango gara.
4ª etapa del tramo comprendido entre las capitales de Pamplona y Maule.
En esta ocasión se propone dos opciones, la 1ª opción será, partiendo de Usún, donde finalizó la etapa anterior, hasta el Monasterio de Leire (Esta ruta como explicaremos después pasa por La Foz de Arbayun, por el paso de La Canaleta (video de Nuestras Escapadas En Furgo), “cuyo paso es algo complicado”.
La palabra FOZ es herencia del romance navarro, idioma extinguido al entrar la Edad Moderna, y que significa hoz, garganta o cañón.
La 2ª opción para aquellos que deseen evitar este paso, es salir desde Lumbier hasta el Monasterio de Leyre y ascender hasta la cima de Arangoiti, para encontrarse con el grupo que haya optado por la 1ª opción.
Comenzamos nuestra ruta en la localidad de Usún y tomaremos el camino que nos llevará hasta la Hípica de Usún, para llegar a una valla que atravesaremos y comenzaremos a bajar por un camino pedregoso, en dirección al puente que cruza el Río Salazar.
Aquí ya podemos ver el inicio de la Foz de Arbayún y sus altas paredes verticales asomando sobre la silueta del río, subiremos por la ladera que asciende en un estrecho camino hasta llegar a la canaleta.
“Esta consta de tres tramos aéreos, si bien no hay pasos de gran dificultad sí que es cierto que en varios casos a personas con vértigo les puede resultar complicado continuar debido a que transcurre por mitad de la pared con un gran cortado en el que si pierdes el pie el problema puede ser bastante serio. Es aconsejable realizarla en seco ya que cualquier traspié puede ser complicado”.
Avanzaremos siempre paralelos a la canaleta, que será nuestra guía, y junto a ella nos iremos internando en las entrañas de la foz, La senda tampoco se encuentra muy limpia de boj y vegetación, por lo que es recomendable llevar bastones, junto a calzado de buena suela.
Hacia el kilometro 3,4 nos desviaremos para remontar por el barranco de Valdelaco, marcada por hitos y se aprecia más limpia que la que traíamos. Ya en el kilometro 6,6 y a 970 metros de altura coincidiremos con la carretera que sube a las antenas de Arangoiti, aquí habrá dos opciones subir hacia el portillo de El Fallar o El Rallar (que luego nos conducirá al Monasterio de Leyre), y tomando por la derecha crestear hasta la cima de Arangoiti (1.356 m), para posteriormente regresar por el mismo camino. La segunda posibilidad es una vez llegados a la carretera, subir por esta directamente hasta alcanzar la cima.
Destacar las vistas al embalse de Yesa, al Monasterio de Leyre y al singular Monolito de Leyre.
El descenso de la cumbre será como ya habíamos indicado por el portillo de El Fallar (1.210 m), desde el cual en un par de kilómetros de descenso por robledales y Hayedos llegaremos al Monasterio de Leire.
Arbaiungo arroila Zaraitzu ibaiak Leireko mendiko kareharrian zulatu duen zintzur sakona da. Nafarroako ekialdean, Zaraitzuko bidean, 6 km luze den haitzarte hau ederra, basatia, izugarria dugu. Zenbait lekutan 300 metro baino gehiagoko garaierako hormak ditu. Higaduraren ondorioz, hormetan sortu dira irtenguneak, haitzebakiak eta ezpondak; behean, harritzak.
Landare ugari, oparo eta bitxiak ditu arroilak. Eguteretan, mediterranearrak: arteak, erkametzak eta ipuruak. Leku itzaltsu eta hezeetan pago, haritz, pinu eta lizarrak. Oparotasun horren eraginez, urtaro bakoitzak ikuskizun koloretsu bikainak ematen ditu. Fauna ugari dago: harmailetan bizi diren hegaztien sail handi bat, eta zintzurrean bizi diren ugaztunak, zein urekoak zein lurrekoak, bai eta babestutako koleoptero eta intsektu txikiak. Aniztasun eta aberastasun horiek direla-eta, natur erreserba eta hegaztien babesgune berezia deklaratu da Arbaiungo arroila.
Irunberriko Arangoiti Ikastolako ikasleek egina.