(2023-11-23an, osteguna)
Gaur, azaroak 23, osteguna, Ordiziatik irten gara 6:30ean GMBko 38 mendizale (11 emakume eta 27 gizonezko). Goizeko 8:30ak inguruan hor ginen Biotzari herrian irteteko prest. Hasieran hotz pixka bat pasa ondoren, gero egun ederra izan dugu, eguzkiaz gozatuz oskarbi genuelarik. Bide gehienean Erronkariarren abelbidea izan dugu jarraitzeko. Illon mendilerroa pasa eta Jorabilako trikuharriaren albotik, Na 2200 errepidea zeharkatu eta Ollate mendilerrora igo gara. Ondoren Legarozko trikuharria ikusi dugu, Las Coronas mendatera jaitsiz. Handik jarraian dena beherako bidean hor ginen Burgi herrian sei bat ordu pasa ondoren. Eska ibaia ederra zihoanez, harrizko zubian argazkia atera ondoren, aldatu eta bazkaltzera joan gara, bostak aldera etxerako bidea hartuz.
Ibilbidea eta denborak:
Biotzari, hasiera (803 m), Aresoko borda (912 m; 2,40 km; 0:40), Jorabila trikuharria (1.071 m; 5,15 km; 1:30), Aparkalekua (1.072 m; 5,7 km; 1:40), Teileria (880 m; 8,9 km; 2:50), Na-2200 errepidea (808 m; 9,5 km; 3:00), Ollate gaina (1.060 m; 11,6 km; 3:45), Legaroz trikuharria (1.114 m; 13,4 km; 4:15), Hondamendi (682 m; 19,2 km; 5:40), Burgi, bukaera (650 m; 20,9 km; 6:15).
Desnibel metatua: Igoeratan: 790 m; Jaitsieratan: 990 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Taldea, Biotzaritik abiatzen
Ibilbidean zehar, perretxikuak lagun izan ditugu.
Taldea, Erronkariarren Errege Abelbidean zehar.
Eguraldi ederrarekin lagunartean
Tanta iturria, Illon mendilerroan, Ollateko Trikuharriaren inguruan.
Atzean, Pirinioak elurtuta
Taldea, Koroak deituriko lepoan.
Burgi
Bideoa
Estekak/Enlaces