(2024-04-18an, osteguna)
Gaur, apirilak 18, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 50 mendizale (10 emakume eta 40 gizon). Herrera mendatera iritsi eta hango eguraldia ikusita, ibilbidea Toloño mendilerroaren iparraldeko magaletik egitea erabaki dugu. Lau bat graduko tenperatura, zirimiria eta lainoa ditugula hasi gara ibiltzen. Ibilbide osoa ondo zaindutako basotik egin dugu, eta haritzak, pagoak, ezpelak, txilardiak eta hurritzak ikusi ditugu bertan. Baso horiek egur-ikatza egiteko ere baliatu ziren, eta, horrela, ikaztobi baten aztarnak ikusi ditugu. Laziturriko iturritik ere igaro gara, Ega ibaiaren sorburuko iturrietako batetik.
1.000 metrotik gorako altueratik abiatuta, ia ibilbide osoa antzeko altitudeen egin dugu, igoera eta jaitsiera txikiak eginez, Villafria ingurura jaitsi arte. Han, aldapa handi samar bati aurre egin eta Bernedoko Okongo Andre Mariaren ermitan amaitu dugu ibilaldia. Gero, Pipaonen bazkaldu eta arratsaldeko seiak eta erdiak aldera itzuli gara Goierrira.
Ibilbidea eta denborak :
Herrera mendatea (1.103 m), Pipaon mendatea (1.098 m; 1,3 km; 0:18), Eraikuntza (El Estillar aterpea)(1.033 m; 6,3 km; 1:50), Laziturri (990 m; 7,3 km; 2:15), Aterpetxea (San Joan)(1.043 m; 9,6 km; 2:49), Aterpetxea (txondorra)(1.067 m; 10,4 km; 3:00), Edanleku (Villafria)(723 m; 14,9,km; 4:05), Okongo Andre Maria (Bernedo)(756 m; 17,8 km; 4:54).
Desnibel metatua: igoeratan: 564 m; jaitsieratan: 909 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Eguraldi txarraren ondorioz ibilbidea aldatu ondoren, Herrerako portutik abiatuta
Euria eta hotzarekin basoan zehar
Atziturri
Pagadi ederretan
Basoetan zehar 19 km egin ondoren
Okonera iristen
Mendizaleak Okongo baselizan
Estekak/Enlaces