(2024-05-09an, osteguna)
Gaur, osteguna, maiatzak 9, GMBko 52 mendizalek (9 emakume eta 43 gizon) Herrerako mendatetik abiatu eta Pipaón herrira arteko ibilaldia egin dugu, Zazpi Euskal Hiriburuen zeharkaldiko Gasteiz eta Iruñea arteko zatiaren barruan. Ibilaldian zehar San León, Castillo de Vallehermosa, Peña Artesilla eta Cervera mendi-tontorrak zapaldu ditugu. Bide malkartsuekin batera, pagadi ederrak ere izan ditugu, den-denak eguzki argitsuaz edertuak. Zenbait unetan ezpelak eta oteak estututako bidexkak topatu ditugu. Azkenean, aurreikusitako bidea aldatu eta ez gara Redecilla mendira igo, eta Villaverden bukatu ordez, Pipaonen amaitu dugu ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Herrerako mendatea (1.103 m.), Zutoina (1.109 m; 0,8 km; 0:12), Tontorra (1.188 m; 1,4 km; 0:33), San Leon (1.223 m; 1,9 km; 0:51), Herrera mendatea (1.103 m; 2,4 km; 1:04), Pipaon mendatea (1.098 m; 3,7 km; 1:22), Castillo de Vallehermosa (1.259 m; 6,2 km; 2:22), Vallehermosa lepoa 1 (1.212 m; 6,3 km; 2:41), Vallehermosa lepoa 2 (1.262 m; 7,2 km; 2:54), Peña Artesilla (1.341 m; 7,5 km; 3:06), La Rendija arrakala (1.276m; 7,7 km; 3:11), Cervera (1.385 m; 9 km; 3:47), Redecillako lepoa (1.271 m; 9,6 km; 4:04), Eraikina (El Estillar aterpea) (1.039 m; 10,7 km; 4:28). ), Pipaón (839 m; 13,12 km; 5:13).
Desnibel metatua: igoeratan: 621 m; jaitsieratan: 887 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
San Leon mendiaren gainean
Taldea, Vallehermosa lepora bidean
Artesillako igoeran
Taldea Artesillako gailurrean
Eskuinean,Palomaresko ikuspegia
Pipaongo bidean
La Rendija deitzen den haitzartea
Pipaongo fatxada bateko margolana
Bideoa
Estekak/Enlaces