San Gines - Samaniego

San Gines - Samaniego

(2024-04-10an, asteazkena)


Gaurkoan, EZH zeharkaldiaren barruan, Gasteiz eta Iruñea arteko zatiaren laugarren ibilaldia egin dugu. Goizeko sei eta erdietan irten gara Ordiziatik autobusez, 10 emakume eta 37 gizon, denera 47ko taldea osatuz. Beasainen eta Idiazabalen autobusa ia bete ondoren, Bastidako San Gines aisialdi-eremura iritsi gara. Goizeko 8:15 aldera, San Ginesetik, tenperatura fresko samarrarekin  ibilaldiari ekin diogu, baina berehala, aurrean genuen aldapa gogorrarekin (Santutxoa), atzean utzi dugu, baita hasierako hotza ere. Toloñoko elurzuloa eta Toloñoko Andre Mariaren monasterioa ikusi ondoren, oso erraz zapaldu dugu Peña de las Doce tontorra;  han, beste mendi batzuetan bezala, ikuspegi ederra izan dugu, Errioxara eta Arabako barne aldera begira; handik berehala gailurra jo dugu Toloño tontorrean. Ondoren, Peña del León izeneko mendira joan gara: handik ere bista ikusgarriak zeuden Errioxa aldera.

 

Handik gertu egin dugu txangoko derrigorrezko hamaiketakoa. Pago-basoen artean, gorabehera txikiekin, Begortako atakara iritsi gara, gure helmuga aldera jaisten hasteko. Jaitsieran elurzulo bat eta Arrosako ermitaren hondakinak bisitatu ditugu, eta Abaloseraino iritsi gabe, desbideratu egin gara San Felicesen baseliza eta hango nekropoliak ikusteko; eta handik, berehala heldu gara Samaniegora. Ondoren autobusez Bastidako Zaharren Egoitzara joan gara bazkaltzera eta arratsaldeko sei eta erdiak alderako Ordiziara iritsi gara bueltan.

 

Ibilbidea eta denborak: 

 

San Gines  (674 m.),  Santutxoa (1.060 m; 2,5 km; 0:50), Toloñoko baseliza (1.183 m; 3,1 km; 1:07), Peña de las Doce (1.252 m; 3,8 km; 1:24), Toloñoko tontorra (1.240 m; 4,8 km; 1:48), Toloñoko erpin geodesikoa (1.271 m; 5,1 km; 2:01), Peña del León (1.200 m; 5,8 km; 2:15), Rivasko mendatea (944 m; 9,9 km; 3:24), Oslunako lepoa (999 m; 11,1 km; 3:39), Atauko mendatea (1.070 m; 12,1 km; 3:57), Bergotako lepoa (1.106 m; 13,2 km; 4:11), Arrosaren Ama Birjina (915 m; 14,5 km; 4:36). San Felicesen ermita (nekropolia) (717 m; 17,2 km; 5:44), Samaniego (581 m; 20,19 km; 6:00). 

 

Desnibel metatua:  igoeratan:  924 m; jaitsieratan:  991 m. 

Mapa

Profila

Aireko bista

San Ginestik abiatuta

Santutxu ondoan

Andre Mari santutegiaren ondoan, mendizaleak

Peña de las Doce gailurrean 

Toloño gailurrera iristen

Rivas mendatearen inguruetan

Errioxako inguruak

08-Samaniegora iristen

Bideo

Estekak/Enlaces