SAN GINES-SAMANIEGO
(2024-04-10, asteazkena)
Gasteiztik hasita 4. etapa da, eta Bilbotik, berriz, 11.a.
Bastidako San Gines aisialdi-eremutik irtengo gara, aurreko etapan zeharkatu genuen atsedenlekutik hain zuzen, eta Toloñora (wikipedia) igoko gara. Toloño mendiaren izena du hurrengo etapetan zeharkatuko dugun mendilerroak ere (lehen Kantabriako mendilerroa zenak).
Toloño mendilerroak mendebaldetik ekialdera egiten du, hainbat puntutan Errioxa eta Araba arteko muga eratuz.
Ibilbidea igoera handi batekin hasten da, Santutxoko ermitaraino, gehienbat pistatik eta txaradietatik igoz. Ermitaren hondakinak utzita, bide zabala estutu eta bidezidor bihurtuko da; jarraian, poliki-poliki gora eginez, Toloñoko elurzuloen (berria.eus) eta Toloñoko Andre Mariaren monasterioaren (wikipedia) hondakinetaraino. Handik, Peña del Castilloren azpitik igaro eta Peña de las Doce (mendikat) mendira (1.255 m) joko dugu 3,5 km-tan. “Tontorrean 1966ko postontzi bat du, Toloño izenarekin, baina mendiaren izena Peña de las Doce edo Peña del Mediodía da”.
Balkoi natural hartatik Ebro ibaiak Harotik igarotzean eratzen dituen meandroak ikusi ahal izango ditugu.
Ondoren, belardi zabaletatik, Toloñoko (mendiak) gailur nagusirantz joko dugu, eta tontorretik 30 metro eskasera igaroz, handik 250 metrora Toloñoko erpin geodesikora iritsiko gara. “Araba eta Errioxa arteko mugan dagoen erpinera, hain zuzen”.
Jaitsiera labur baten ondoren, Peña del León (mendikat) mendirantz joko dugu (1.215 m). “Gailur garbia, Sonsierra aldera ikuspegi ederrak dituena”.
Lehenbizi bidezidorretatik jaitsiko gara eta gero pistetatik, Rivas edo Urizaharra izeneko mendatea zeharkatzeko. “A-3202 errepideak Arabako Urizaharra (turismoa.euskadi) eta Errioxako Rivas de Tereso herriak lotzen ditu”.
Berriro ere pistatik, Larrosako mendate aldera joango gara, Oslunako lepoa (mendilerroa zeharkatzen zuten eta mendilerroaren bi aldeetako herrien arteko harremanetarako eta salerosketetarako erabiltzen ziren antzinako bide ugarietako bat) eta gero Ataukoa zeharkatuz. “Azken hau Artxabal (berria)(1.168 m) eta Cocinas (1.192 m) mendien artean dago”.
Larrosako mendatean bidexka polit bat hartu eta mendilerroan behera jaitsiko gara, elurzuloen eta "Abalosko zaindari" den Arrosako Ama Birjinaren ermitaren aurrien ondotik igaroz. Jarraian, berriz ere pistatik, Arabako Samaniego (turismoa.euskadi) herrian amaituko dugu ibilaldia.
Etapa desde San Gines (Labastida) a Samaniego.
Se trata de la etapa N° 4 desde Vitoria y la N° 11 desde Bilbao.
Saldremos desde el área recreativa de San Ginés (Labastida), justo desde el lugar que atravesamos en la etapa anterior, para ascender al Toloño, que da nombre a la sierra (anterior y popularmente denominada sierra de Cantabria) y la cual iremos atravesando en las próximas etapas.
La sierra de Toloño va de oeste a este dividiendo en varios tramos La Rioja con Álava.
El itinerario empieza con una fuerte subida hasta la ermita del Humilladero en su mayor parte por pista y monte bajo; dejando los restos de la ermita, el ancho camino se estrecha y tras ésta se vuelve sendero para dirigirnos con moderada pendiente hasta las ruinas de los neveros de Toloño y las ruinas del Santuario de Santa María de Los Ángeles (Wikipedia). Desde aquí y por debajo de Peña del Castillo nos dirigiremos a la Peña las Doce (1.255 m) en 3,5 km. "Posee un buzón de 1.966 con el nombre de Toloño pero su nombre es Peña las Doce o Peña del Mediodía".
Desde este balcón natural podremos apreciar los meandros que forma el Ebro a su paso por Haro.
Posteriormente y por amplias praderas nos dirigiremos hacia la cima principal del Toloño, pasando a escasos 30 metros de la cima, para llegar hasta el Vértice Geodésico del Toloño 250 metros después. "Este se encuentra justo en la muga de Álava y La Rioja".
Tras un ligero descenso nos dirigiremos a la Cima de Peña León (1.215 m). "Cumbre despejada con bellas vistas hacia la Sonsierra".
Primero por sendas y posteriormente por pistas descenderemos para cruzar el Puerto de Rivas o Peñacerrada. "La A-3202 conecta el pueblo Alavés de Peñacerrada/Urizaharra con el pueblo riojano de Rivas de Tereso".
Una vez más por pista nos dirigiremos al Portillo de la Rosa, atravesando el Portillo de Osluna (Uno de los muchos y antiguos senderos que atravesaban la sierra para comunicar y comerciar entre los pueblos de ambas partes de la sierra)" y posteriormente el Portillo de Atau. "El cual se encuentra entre las cimas de Artxabal (1.168 m) y Cocinas (1.192 m).
Desde el Portillo de la Rosa por un bonito sendero descendemos de la sierra pasando junto a los neveros y las ruinas de la ermita de La Virgen de la Rosa "Patrona de Ábalos"; luego nuevamente por pista iremos a finalizar la etapa al municipio alavés de Samaniego (Wikipedia).
SAN GINES-SAMANIEGO
Toloño mendilerroa (wikipedia), Kantabriako mendilerroa izenez ere ezaguna, Burgos, Errioxa, Araba eta Nafarroa zeharkatzen dituen mendilerroa da. Mendebaldetik ekialdera hedatzen da, Bastidatik Lapoblación herrira.
Agian harrigarriena, mendilerro honen hegoaldeko eta iparraldeko paisaien artean dagoen aldea da. Hori iparraldeko isurialde hezearen eta hegoaldeko isurialde beroaren arteko klimatologia oso desberdina delako gertatzen da.
Toloñotik gertu, Toloñoko Ama Birjinaren Santutegiaren hondakinak eta elurzuloak ikus ditzakegu.
Gailur nagusia Toloño da (1.277 m), Araba eta Errioxaren arteko banalerroa markatzen du. Ekainean erromeria bat ospatzen da, inguruko herriek antolatua.
Artxabal (1.172 m), Toloño mendilerroko beste gailurretako bat, Urizaharra udalerriaren barruan.
Arabako Errioxako (turismoa.euskadi) ardoaren ibilbide ezagunean ezinbestean bisitatu beharreko lekua da Samaniego (wikipedia). Lurralde honetako paisaian ohikoak dira upeltegiak eta mahastiak. Ardo onenak dastatzeko, udalerriaren inguruan dauden upeltegietara joan gaitezke, edari honen inguruko kultura ezagutzeko.
Horrez gain, merezi du erdigunea bisitatzea, oso egoera onean baitago. Lehenengo eta behin, XV. mendeko Jasokundearen eliza ikusiko dugu. Gotorleku izateko eraiki zuten eta atari barroko bikaina dauka. Barruan, berriz, erretaula churriguereskoa ikus dezakegu. Samaniego Jauregia ere eraikin ederra da. XVII. mendeko oinetxea zaharberritu ostean, hotela da egun. Erdigunetik kanpo, aldiz, Bailarako Ama Birjinaren baseliza polita topatuko dugu.