(2024-03-19an, asteartea)
Gaurkoan, EZH zeharkaldiaren barruan, Gasteiz eta Iruñea arteko zatiaren hirugarren ibilaldia egin dugu. Goizeko zazpietan irten gara Ordiziatik autobusez, 19 emakume eta 40 gizon, denera 59ko taldea osatuz. Beasainen eta Idiazabalen autobusa bete ondoren, Zanbrana udalerriko Ozio herrira iritsi gara. Goizeko 8:30 aldera hasi ibiltzen eta, hasieran, Lanosko gaztelura igo gara (begiratoki ederra bertan). Handik aurrera, Santa Marina ermitatik igaro eta Gatzaga Buradonera (Bastidako kontzejura) iritsi gara. Bidea jarraituz, La Loberako gaina zapaldu dugu lehenbizi (handik Errioxa aldeko ikuspegi bikaina dago) eta San Kristobalgo gaina gero (gaurko lekurik garaiena). Hortik aurrera, beheranzko bidean, Tabuernigatik San Gines ermita ederrera joan gara (inguru dotorea dauka). Remelluri upategiaren albotik eta Erdi Aroko nekropolitik igarota, San Kristobalgo eta Marateko haitzuloetako dolareak ikusi ondoren, hor ginen Bastidan ordu biak alderako. Han zaharren egoitzan bazkaldu eta arratsaldeko seiak alderako Ordiziara iritsi gara bueltan.
Ibilbidea eta denborak:
Ozio (520 m), Lanosko gaztelua (640 m; 1,2 km; 0:20), Santa Marina (560 m; 2,1 km; 0:40), Gatzaga Buradon (502 m; 4,5 km; 1:10), Bidegurutzea (690 m; 7 km; 1:50), La Lobera gaina (840 m; 7,5 km; 2:30), San Kristobal (888 m; 8,4 km; 2:35), Tabuerniga (730 m; 9,9 km; 3:10), San Gines (645 m; 13 km; 3:50), Remelluri upategia (620 m; 14 km; 4:10), Nekropolia (600 m; 14,6 km; 4:20), Marateko dolarea (560 m; 17 km; 5:02), Bastida, bukaera (550 m; 18,2 km; 5:20).
Desnibel metatua: igoeratan: 667 m; jaitsieratan: 640 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Ozioko gazteluan
Taldea, Santa Marina ermitaruntz
Atzean, Riscos de Bilibio-ko haitz ikusgarriak
Gatzaga Buradon herria
Remelluri upategia
Taldea, Bastidatik gertu dagoen Erdi Aroko Nekropolian
San Kristobal haitzuloetako dolareruntz
Bastidako herria
Bideoa
Estekak/Enlaces