(2024-03-13an, asteazkena)
Gaur, martxoak 13, asteazkena Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 53 mendizale (15 emakume eta 38 gizon). Trebiñura iritsi eta zazpi hiriburuetako Gasteiz -Iruñea arteko zatiaren 2. Ibilaldia egitera. Goizeko 8:30ak aldera abiatu gara, zerua oskarbi zegoen, baina hotza egiten zuen. Ibilbide gehiena pistan zehar izan da. Lehenengo igoera hasi eta Cerro mendiaren tontorrera iritsi gara. Gero Billa Tobera herrira jaitsi eta bertan hamaiketakoa egin dugu. Hortik bigarren igoerari ekin diogu Los Canales lepora iritsi arte . Bertatik eta bidezidor bat hartuta jaisten hasi eta Portillako gazteluaren aurriaketara iritsi gara. Azkenean kilometro bat inguruan falta zela, errepidea hartu eta 14:30ak inguruan Ozio herrian ibilbidea bukatu dugu. Han, autobusa hartu eta Zanbranarara joan gara bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak :
Trebiñu (539m), Iturria (544 m; 0,8 km; 0:10), Cerro (906m; 4,2 km; 1:05), La Cogolla (881 m; 5,6 km; 1:35), Billa Tobera (580 m; 9,3 km; 2:30), Errota (577 m; 9,8 km; 2:45), Tobera (638 m; 11,9 km; 3:20), Las Mochadas (820 m; 13,1km; 3:45), Los Canales lepoa (867 m; 16 km; 4:25) ), Portilla gazteluaren aurriak (790 m; 17,5 km; 4:50), Hoyo del monte sakana(685 m; 19,3 km; 5:15), Valdemayor(539 m; 19,5km; 5:30) eta Ozio (520 m; 21,9 km; 6:05)
Desnibel metatua: igoeratan 808m eta jaitsieratan 810m
Mapa
Profila
Aireko bista
Trebiñuko iturria
Taldea, Trebiñu atzean utzita
Gari soroak
Villanueva Toberara iristen
Zabalate/Portilla gaztelua, behean ezkerraldean, hiribilduaren aztarnak ditu
Taldea, Zabalateko gazteluan
Oziora iristen
Ozioko gaztelua
Bideoa
Estekak/Enlaces