VILLAFRIA-BERNEDO
Etapa honek aurrekoaren antzeko bideak ditu, baina aireko pasaguneak ere bai, zailtasun handirik ez izan arren, bertigoa duten pertsonentzat egokiak ez direnak.
Toloñoko mendilerroan jarraitzen dugu. Villafriatik irtengo gara, zuzenean Toloño aldera eta zeharkatuko dugun mendilerroa aurrez aurre ikusiz. Ur-biltegia igaro ondoren, Bergongo putzura iritsiko gara. Hainbat bide ezagun, hala nola, IL/GR-1a (Bide Historikoa), IL/GR-38a (Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea) edota PR-A 50a (Ikaztegien bidea) uztartu eta erabiliz, Huecozabala edo Goikozabala iturrira iritsiko gara. Hemen 180 graduko bira egingo dugu ekialde-ipar-ekialderantz joateko, eta, laster, pagoen, ezpelen eta haginen baten arteko bidexka estu eta maldatsu batetik, Peña del Leon mendiaren azpitik igaroko gara, jarraian, laugune batetik, Ponterbako (araba.eus) atakara heltzeko. Hasieratik mendi-lepo honetaraino 6 bat km egingo ditugu, 600 metroko desnibela gaindituz.
Bergongo urmaeletik Ponterbako mendi-lepoko lauguneraino, jadanik ezaguna dugun pagadia zeharkatuko dugu; mendi hauek ustiatuz, eta, batez ere. Arabako Errioxan saltzen zuten ikatza eginez, Pipaongo, Lagrango eta Bernedoko herriek beren bizibidea (berria.eus) ateratzen zuten, eta, gaur egun hala ez iruditu arren, mendilerroko portuetan salgaien joan-etorri handia zegoen; horren adibide argia dugu, esate baterako, ardoaren eta arrainaren ibilbidea (IL/GR-38a).
Ponterbako mendi-lepoan eskuinera biratu (hego-ekialdera), 500 bat metro ibili eta Peña del Leon (mendikat) mendiko gailurra zapalduko dugu; gero, lehengo bidera itzuli eta tontorrean oilar berezia duen San Tirso (mendikat) mendira igoko gara. San Tirsotik jaitsita, ermita dagoen haitzuloaren ondotik igaroko gara, eta, handik gutxira, Bonete de San Tirso (mendiak) izeneko tontorraren ondotik.
Aireko pasabideak dituen mendilerroa zeharkatzen ari gara, zailtasun handirik ez duten pasabideak, baina bertigoa dutenentzat oso egokiak ez direnak. San Tirsoko gailurretik San Tirso ermitara arteko (haitzetako ermita bitxia) jaitsiera laburrean, bi puntutan kontuz ibili beharko dugu, baina ez dago inolako arriskurik. Gero, jada bide atsegin batean, Bonete de San Tirsoren azpitik igaroko gara, jarraian, pago artean, Billar lepotik eta Portu Berritik (Kripango lepoa) igarotzeko. Portu Berria foru-erregimena ezarri zenean hasi zen erabiltzen, lehen Puerto de la Aldea lepoa erabiltzen baitzen; azken mendate honek muga egiten du Arabaren eta Nafarroaren artean, eta, beraz, zergak ordaindu behar izaten ziren; Portu Berritik, berriz, zuzenean igarotzen da Arabako Errioxara. Handik zuzenean jaitsiko gara Bernedora (turismoa.euskadi.eus), herriko gazteluaren (hiru.eus) hondakinen azpitik igaroz.
VILLAFRIA-BERNEDO
Etapa con sendas parecidas a la anterior con pasos aéreos sin dificultad pero no aptos para personas con vértigo.
Continuamos por la sierra de Toloño. Salimos de Villafría mirando directamente la sierra de Toloño y viendo el cordal que vamos a recorrer. Tras pasar el depósito de aguas llegaremos a la balsa de Bergón. Por diversos senderos algunos conocidos y entrelazados como la GR-1 (Sendero Histórico), GR-38 (Ruta del Vino y el Pescado) y el PR-A 50 (Senda de las Carboneras), llegaremos a la fuente de Huecozabala o Goikozabala. Aquí haremos un giro de 180 grados para tomar un rumbo este-nordeste y pronto por un sendero estrecho y fuerte pendiente entre hayas, boj y algún tejo, pasaremos por debajo del monte Peña del Leon y para salir por un raso al portillo de Ponterba (araba.eus). Desde el inicio hasta este collado recorreremos unos 6 kms y superaremos unos 600 mts de desnivel.
A partir de la balsa Bergon hasta el raso del collado de Ponterba, recorreremos el hayedo que ya conocemos; con el aprovechamiento de estos montes, principalmente haciendo carbón que se vendía en la Rioja alavesa, los pueblos de Pipaon, Lagran y Bernedo han obtenido su sustento (berria.eus), y, por otra parte, aunque hoy no lo parezca, por los distintos puertos de la sierra había un trasiego importante de mercancías, por ejemplo la Ruta del vino y el Pescado (GR-38)
Del collado de Ponterba girando a la derecha (sureste) recorriendo 500 mts haremos la cima en la Peña del Leon y volviendo sobre nuestros pasos nos acercaremos a la cima de San Tirso (mendikat), con su singular gallo. Bajando de la cumbre de San Tirso pasaremos junto a la cueva donde se encuentra la ermita y poco después junto al Bonete de San Tirso.
Estamos recorriendo el cordal que es aéreo y con pasos sin dificultad, pero no aptos para personas con vértigo. En la corta bajada de la cima de San Tirso a la ermita de San Tirso (una curiosa ermita rupestre) tenemos dos puntos para pasar con cuidado, pero sin peligro. Ya con un sendero agradable pasaremos por debajo del Bonete de San Tirso (mendikat), para, entre hayas, pasar por el collado de Billar y el Puerto Nuevo ( collado de Kripan). El Puerto Nuevo se empezó a utilizar cuando se instauró el régimen foral, ya que antes se utilizaba el puerto de La Aldea; este puerto hace muga entre Araba y Nafarroa, por lo que había que pagar tributos, en cambio el Puerto Nuevo pasa directamente a la Rioja Alavesa. Desde aquí bajaremos directamente a Bernedo (wikipedia), pasando por debajo de la ruinas del castillo de Bernedo (hiru.eus).
VILLAFRIA-BERNEDO
VILLAFRIA Arabako Bernedo udalerriaren hegoaldean dagoen herria da. Goiko eta Beheko auzoak bereizten dira. 2022an 27 biztanle zituen. San Tirso mendia du hegoaldean, Nabarrete iparraldean, Bernedo herrigunea ekialdean eta Lagran mendebaldean. Santa Eufemia parrokia-eliza Goiko auzoan dago eta XVI. mendekoa da. Herriko mendebaldean, mende bereko, San Pedro baseliza dugu.
VILLAVERDE Arabako Mendialdeko kuadrillako herria da, Lagran udalerriaren barruan dago. 2022. urtean 28 biztanle zituen. Bertako eliza San Andres da.
LAGRAN Arabako hegoaldeko udalerria da, Toloñoko mendilerroaren oinetan kokatua, Gasteiztik 35 bat kilometrora. 2023.urtean 172 biztanle zituen. Ega eta Jugalez ibaiak udalerri honetan jaiotzen dira. Lagrango hirigunean garai bateko harresiaren aztarnak daude ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean, batez ere. Erdialdean, berriz, Andre Mariaren Jaiotzaren Parrokia, eliza platereskoa. Hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago. Jaiak abuztuaren 24an ospatzen dira eta irailaren bigarren igandean Zaldiaren eguna antolatzen dute, Arluzea, Markiz, Okina eta Done Bikendi Harana herriekin batera.
CRUZ del CASTILLO edo PEÑA del CASTILLO Arabako mendirik altuenetan laugarrena da, 1.432 metro baititu. Mendiaren tontorrean gurutze handi bat jarri zuten 1963an. Gurutzea Juanito Salazarrek egina da. Gurutzea egiteko beharrezko materiala sei mandotan igo omen zuten Puerto del Torora (1.202 m) eta hemendik Cruz Castillora mendizaleek bizkarrean.
PEÑA del LEON Arabako mendia da, Toloño mendilerroan dago eta 1.391 metroko garaiera du.
SAN TIRSO ere Arabako mendia da, Toloñoko mendilerroan dago eta 1.333 metro ditu. Mendiari izena emanez eta tontorrera iritsi baino metro batzuk lehenago, San Tirsoko baseliza ikusgarria dago, haitzaren barruan.
BERNEDO Arabako Mendialdeko udalerria da. Gasteizen hego ekialdean dago eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia. 2023an 540 biztanle zituen. Erdi Aroko hirigunea harresiz inguratua dago. Herriko Ama Birjinaren Jaiotzaren elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Ospetsuak dira Bernedoko udalekuak. 1975. urtean hasi ziren, euskara hutsean ongi pasa eta bizitzeko udalekua antolatzen. Urte hauetan guztietan ume asko pasa dira udalekutik.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
San Tirso (mendikat)
Okongo baseliza