Euskal Herriko zeharkaldia (EHZ)
IL/GR-12 edo Euskal Herriko Zeharkaldia ibilbide ikusgarria da eta aukera paregabea, Euskal Herria alderik alde hogeita bat etapatan zeharkatuz, Bizkaiko Golkorako eta Mediterraneo alderako arroak banatzen dituzten mendiak ezagutzeko. Euskal Herriko Zeharkaldia Bizkaiko mendebaldean hasi, Gipuzkoan Eitzagarateko (Etzegarateko) mendateraino iritsi eta Larraren amaieran bukatzen da, Hiru Erregeen Mahaian.
Kirol-ibilbidetzat jotzen denez, etapa bat baino gehiago jenderik bizi ez den lekuetan amaitzen da. Hori dela-eta, etapak mendi-ibilaldi modura eraturik daude (baina inolako zailtasun teknikorik gabe) eta neurri batean ahalegin handi samarra eskatzen dute; hori bai, ibilaldiak zeharkatzen dituen bideko naturaren edertasunak eta ikuspegi zoragarriek ederki asko saritzen dute ahalegin hori.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
GR-12 o Sendero de Euskal Herria, es un espectacular recorrido que permite conocer, a lo largo de veintiun etapas por territorio de Euskal Herria, las montañas que dividen las cuencas cantábrica y mediterránea. La travesía de aguas de Euskal Herria enlaza desde el oeste con Guipúzcoa en el puerto de Etxegarate y finaliza en Larra.
Está considerada una ruta deportiva, por lo que muchas de las etapas no finalizan en lugares habitados. Por ello la configuración de las etapas mantiene un trazado montañero (aunque exento de dificultad técnica alguna) y hasta cierto punto exigente en su esfuerzo, si bien este se ve recompensado con creces por la belleza del medio natural por el que discurre y de sus impresionantes panorámicas.