Eguraldi hodeitsu eta haizetsuarekin, irailaren 15ean, asteartea, 38 ibiltarik egindako ibilia: IL/GR-11 jarraituz, Adi gailurrera igo ondoren, Agatun lepotik, Odiako sakanetik eta Sorogain aterpetxetik igaroz, Arbileta lepoan barrena Auritzera jaitsi ginen eta Orreagan bukatu zen ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Urkiagako mendatea (910 m), Esnezelaietako lepoa (1.075 m; 1,8 km; 0:30), Adipeko lepoa (1.180 m; 2,6 km; 0:40), Adi gailurra (1.455 m; 3,7 km; 1:10), Agatungo lepoa (1.215 m; 4,6 km; 1:30), Sorogaingo aterpetxea (830 m; 8,6 km; 2:25), Arbiletako lepoa (1.120 m; 10,9 km; 3:30), Mendiaundi eta Menditxipiren arteko lepoa (1.145 m; 12,4 km; 4:00), Auritz (895 m; 17,4 km; 5:00), Orreaga (950 m; 20,1 km; 5:35).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.250 m; jaitsieratan: 1.220 m.
Mapa
Profila
Ibiltariak Urkiagako mendatetik abiatu ondoren.
Adiko tontorrera igotzen.
Adiko maldetan gora.
Adi jaisteko ere aldapatsua.
Agatungo lepoa pasata
Sorogaingo aterpetxera iristen.
Sorogaingo aterpetxetik gora.
Arbiletako lepora bidean behiak ere lagun.
Mendiaundi eta Menditxipi arteko lepoa pasata Auritzera bidean.
Taldea Auritzen.
Estekak/Enlaces