Orreaga-Orbaizeta

ORREAGA – ORBAIZETAKO OLA

Eguraldi onarekin, irailaren 24an, osteguna, 44 ibiltarik egindako ibilia: Orreagan hasita, Ibañeta, Lepoeder eta Arnostegiko lepoetatik barrena, Urkuluko gailurrera igo ondoren, Azpegiko saroitik zehar, Orbaizetako olan bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Orreaga (950 m), Ibañeta (1.055 m; 2,4 km; 0:40), Lepoeder (1.430 m; 5,2 km; 1:40), Intzondorre edo Izandorre parajea (1.310 m; 6,9 km; 2:00), Bentarteko lepoa (1.335 m; 9,1 km; 2:30), Arnostegiko lepoa (1.235 m; 10,5 km; 2:50), Urkuluko gailurra (1.420 m; 11,3 km; 3:10), Soroluzeko lepoa (1.210 m; 12,7 km; 3:50), Azpegiko lepoa (1.060 m; 14,2 km; 4:10), Orbaizetako ola (870 m; 18,4 km; 5:05).

Desnibel metatua: igoeratan: 850 m; jaitsieratan: 990 m.


Mapa

Profila

Orreagatik abiatuta Ibañetara bidean.

Ibañetako mendatetik gora.

Lepoederrera bidean.

Menditxipiko lepo inguruan.

Bentarteko lepoan.

Urkuluko tontorrera bidean.

Taldea Urkuluko tontorrean.

Azpegiko lepora jaisten.

Azpegiko lepoan zehar.

Orbaizetako olaren hondakinak.

Estekak/Enlaces