Ibil-giro onarekin, apirilaren 14an, asteartea, 55 ibiltarik egindako ibilia: Sarrian hasita, Gorbeiara igo ondoren, Ubiden bukatu zen ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Sarria (630 m), Albertegi parajea (1.010 m; 4,2 km; 1:10), Muruatik datorren bidearekin bat egiten duen parajea (1.190 m; 9,3 km; 2:35), Arroriano parajea (1.340 m; 10,9 km; 3:15), Gorbeiako gailurra (1.480 m; 12,1 km; 3:35), Aldaminpeko saroia (1.000 m; 14,5 km; 4:15), Harrizuri parajea (840 m; 15,8 km; 4:40), Arimegorta erreka (720 m; 17 km; 5:00), Undabe parajea (615 m; 20 km; 5:30), Ubide (570 m; 23,3 km; 6:15).
Desnibel metatua: Igoeratan: 1.050 m; jaitsieratan: 1.110 m.
Mapa
Profila
Abiatu eta berehala, Sarria atzean.
Berretin gaina; urrutian Gorbeia.
Gorbeiako maldetan.
Taldea Gorbeian.
Elurretan gozatzen.
Aldaminpera jaisten; atzean Anboto inguruak.
Atzean Zenigorta mendizerra.
Pagadian behera, Ubidera bidean.
Estekak/Estekak