Eguraldi eta ibil-giro bikainarekin, martxoaren 10ean, asteartea, 53 ibiltarik egindako ibilia: Ubiden hasita, Otxandio eta Olaetan barrena, Maltsaso edo Irantzazelaiko gailurra zapaldu ondoren, Urkiolako mendatean bukatu zen ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Ubide (570 m), Montxotegiko gailurra (800 m; 2,7 km; 0:40), Urrunagako urtegia (560 m; 5,4 km; 1:15), Astikurutzeko lepoa (660 m; 6,3 km; 1:35), Otxandio herria (540 m; 8,1 km; 2:00), Aramaioko Oleta auzoa (570 m; 10,7 km; 2:50), Basetxea (610 m; 12,5 km; 3:10); Maltsasu edo Irantzazelaiko gailurra (850 m; 15 km; 3:50), Urkiola (715 m; 18,1 km; 4:35).
Desnibel metatua: Igoeratan: 785 m; jaitsieratan: 615 m.
Mapa
Profila
Taldea Ubidetik abiatu berria.
Montxotegira bidean Nartziso edo Lilipa-lore ederren ondotik aurrera.
Taldea Montxotegi gainean; atzean Gorbeia.
Urrunagako urtegiaren isatseko zubian.
Otxandiora bidean Erdi Aroko galtzada-bidetik.
Oletako baserri-etxe bikaina; atzean Anboto.
Urkiolara bidean, pagadi bikainetan.
Taldea Otxandion.
Estekak/Enlaces