“Goierriko Mendizale Beteranoak – Mendiko ibilaldi eta jarduerak / Rutas y Actividades de Senderismo”.
Kontuan hartzeko/Aviso de responsabilidad
“Goierriko Mendizale Beteranoak – Mendiko ibilaldi eta jarduerak / Rutas y Actividades de Senderismo”.
Euskal Herrian eta inguruko mendietan ibilaldiak eta aire libreko jarduerak antolatzen dituen mendizale taldea gara. Elkarrekin ibiltzen gara, esperientziak partekatzen ditugu eta naturaz giro onean gozatzen dugu.Orrialde honetan nor garen eta egiten ditugun jarduerak ikus ditzakezu.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Somos un grupo de amantes de la montaña que organizamos salidas de senderismo y actividades al aire libre en el Pais Vasco y alrededores. Caminamos, compartimos experiencias y disfrutamos de la naturaleza en buena compañía. En esta pagina podras ver quienes somos y nuestras actividades.
Hurrengo ibilaldia / Próxima salida
UBIDE -URKIOLA
(2026-10-20an, asteartea)
Gorbeiako Parke Naturala atzean utzi eta hurrengo bi etapetan zeharkatuko dugun Urkiolako Parke Naturalera (turismoa.euskadi) eramango gaitu ibilbide honek.
Errepide zaharretik, Maria Magdalena ermitaren (catalogomonumental) parera desbideratuko gara, gurdibidetik Goikoetxea baserrira igotzeko. Baselizatik gertu, etxe bitxi bat ikusi ahal izan dugu, txalet gorria (turismoa.euskadi) izenez ezagutzen dena.
Aurrera segituz, pistetan (mendiak.eus) eta bideetan barrena, pagadietan barneratu eta Eskortalekuetako (wklcdn) lepora iritsiko gara. Paraje ederra dugu aurrean. Handik Motxategira (799 m)(wklcdn), ibilbide honetan zapalduko dugun tontor bakarra; pinudi artean igoko gara tontorrean postontzia (mendiak.eus) eta geodesikoa dituen eta Araba eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendi horretara.
Jaitsiera bizkorrean, Urrunagako (turismoa.euskadi) urtegiaren ertzera iritsiko gara. Urtegi gehiena Legutioko udalerriko lurretan dago; halere zati bat Otxandiokoa da. Enklabe ikusgarri hau Legutioko erakargarri turistiko nagusienetakoa da eta, hala, aisiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin zerikusia duten jarduerek gero eta garrantzi handiagoa dute inguru honetan.
Urrunagako (youtube) urtegiaren ertzean, pagadi batera eramango gaituen zubia zeharkatuko dugu; pagadi hartan Astakurutzeko (anboto.org) elurzuloa dago, Otxandiotik (youtube) gertu.
Otxandiora (youtube) sartzean, Vulcanoren iturritik (bilbon.biz), udaletxetik, frontoitik eta Santa Marina elizatik igaroko gara. Ez dugu txokolaterik (youtube) hartzeko aukerarik izango, edo agian bai. Auskalo.
Otxandiotik irten eta zelaietako bide eta bidezidorretatik eta Iluntxo (wklcdn) pagaditik, auzokideak diren Aramaio eta Otxandio arteko eztabaida eragiten duen mugako lurralde berezi batera iritsiko gara: Limitadua (youtube).
Olaetako (wikimedia) elizaren parean, herriko errepidea hartuko dugu 2 km-z, eta, handik, kontzeju (youtube) osoa igaroko dugu hegoaldetik iparraldera, baserri (gasteizhoy) ikusgarrien artean. Gero, guarda-etxetik aurrera, pagadi dotoreetan hasiko gara Urkiolara (wikipedia) igotzen.
16-17 kilometroko ibilaldia da, 700 metro pasatxoko desnibela duena igoeratan eta 550 metro inguru jaitsieratan. Zailtasunari dagokionez, zailtasun ertainekoa da (73), eta Urkiolako (youtube) santutegira heltzeak xarma berezia ematen dio.
URKIOLAKO SANTUTEGIA
Gauza bitxi legez, santutegiaren (urkiola.net) kokalekua Eusko Autonomi Erkidegoaren erdi-erdian dago eta bere teilatuak euri-urak banatzen ditu, alde batekoak Bizkaian zehar Bizkaiko Golkora bidaltzen dituelarik eta bestekoak Arabako Lautadan zehar Ebrora eta handik Mediterraneora.
Santutegiaren antzinatasunari dagokionez, ez dakigu ziurtasunez noizkoa den. Egia dena da Urkiolak baldintzarik onenak betetzen dituela herrialdeko lehenengo tenpluetariko bat izateko, artzaintzaren erdigune garrantzitsuenetako bat zelako, jadanik sakratua zen leku bat eta bide garrantzitsu batek zeharkatzen zuena.
Eraikuntzak neurri handiak ditu. Santutegiaren aurrealdean harri (lasotrasesculturas) handi bat dago; uste da meteoritoa dela eta bertute bereziak dituela: herri-usteak dio bere inguruan itzuliak emanez gero, neska ezkongaiek senarra berehala aurkitzen dutela.
Urkiolako belardi hauetan, 1854. urteko sanantoniotan, sei bat mila ikusleren aurrean abestu omen zituen Iparragirrek (wikipedia) bere kanturik mitikoenak: “Gazte gaztetatikan”, “Gernikako Arbola“… Gu geu ere badugu aukera egun hura kantuz oroitzeko.
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.
Gogoan izan:
Parte-hartzaile bakoitza bere buruaren erantzule izango da, jakinda ibilbidea bere baldintza fisikoen eta ibilbideen ezaugarrien arabera aukeratu behar duela, taldeari arazorik gabe jarraitzeko eta taldearen atzeko gidaria baldintzatzea saihestuz. (GMBren Barne Araudia, 1.11 artikulua, a atala).
Egin ditugun azken ibilaldiak / Últimas Salidas Realizadas
Hurrengo irteerak / Programa de Salidas *
ABELBIDEAK (MILAGRO-AEZKOA)
08- Elkoatz-Hiriberri
EUSKAL HERRIKO ZEHARKALDIA (Mendebaldetik Ekialdera)
07- Markina-Ubide
08- Ubide-Urkiola
IL/GR-1 (Petilla Aragoi-Boveda)
07 Allo-Los Arcos
ERROMESAREN BIDEA
08 Galbarra-Kodesko santutegia
BAKARKAKOAK
03-BN-Oskotz-Erga-Irurtzun
09-BN-Torre de Peña-San Pedro-Kaseda
*Irteeren ordena ez da zehatz-mehatza, aldaketak izan ditzake.
El orden de salidas es aproximado, puede ser cambiado.
NUMERO DE VISITAS/BISITAK KOPURUA