IBILBIDEA
1-Gernika institututik Forura joango gara erromatarren aztarnak ikustera (20 min ) oinez.
2- Forutik Zikoin bidera joan eta bertan metalezko zubitik zeharkatu. (15min) oinez
3-Forutik Kortezubira (Errota barrira) (25 min) ibiltzen. Bertan ere Kortezubiko eleiza ikusiko dugu, Eleiza Santiago Apóstol deiturikoa.
4- Bird Centerrera joango gara (30 min) oinez,
5- Gernika BHI institutura bueltatuko gara ( 1h 9min) ibiltzen.
Ibilbidearen zehaztapenak:
Hasiera eta bukaera- Gernika BHI Institutoa.
Longitudea- 5,8Km
Iraupena 1h 14 min
Ibilbidea egiteko beharrezkoa:
Ur botila
Motxila bat
Zapatila komodoak edo deportiboak
Janaria ( hamaiketakoa)
Arropa erosoak
INTERES PUNTUAK
Urdaibai zubia
Oka ibaia Bizkaiko ibai bat da. Oiz mendiaren magalean, Gorozika auzoko Zugastieta inguruan, jaiotzen da, 601 metroko altuera duen Goroño, 1.035 metroko altuera duen Oiz, 563 metroko altuera duen Bizkargi eta 552 metroko altuera duen Arburun jaiotako zenbait erreken lotunean. Hegoaldetik iparralderanzko norabidean doa eta Gernikatik aurrera itsasadar bihurtzen da eta Urdaibaiko padura eratzen du. Mundakan itsasoratzen da. Guztira 17 kilometroko luzera du.
Ibaiak bere 17 kilometroko luzeran ondoko herrietatik pasatzen da: Muxika, Gernika, Forua, Busturia, Murueta, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu.
Estilo gotikoko eraikina da, XV. mendean eginikoa, errege katolikoen erregetzaren eraginpean. Apaindura askorik gabeko eraikin bat da, komunitatearen garai horretako ahalmen ekonomiko urriaren erakusgai. Izan ere, komunitate hori nekazari eta abeltzainek osatzen zuten.
Urdaibai Bird Center
Urdaibai Bird Center Elaia izeneko elkartetik jaio zen, Urdaibain bere jarduera 2001. urtean hasi zuena. Hasiera batean, Elaiaren jarduera Urdaibaiko paduretan biltzen ziren hegazti ezberdinei eraztunak ipintzea zen, bertaratzen ziren hegaztien kontrol bat eramateko. Behatokia Urdaibaiko biosferan kokatuta dago, kantauri itsasoko ertzeko padura garrantzitsuenetakoa duen natura eremu babestuan kokatua. Padura hauek Ramsarko hitzarmeneko sarean, Natura 2000 eta hegaztien babeserako eremu bereziaren barruan daude.
Hirietako bizimodu publikoaren erakusgarria zen, eta bertan aurki zitezkeen eraikin nagusiak hauek ziren: basilika, kuria, tenpluak... Sinbolismo zibiko eta erlijioso guztiaz aparte, foroa nagusiki merkataritzarako erabiltzen zen, dendak kokatzen zirelarik eraikin publikoetan estoa izeneko egituretan.
Inperioa zabaldu ahala, beste adiera bat ere hartu zuen foroak, eta sinonimo bihurtu ziren, zenbait kasutan, herrixka edo hiri osoarena. Kasu hauetan galtzada edo bide inportante baten ondoan sortutako asentamendua zen foroa, eta Forum hitza toponimo bihurtzen zen. Euskal Herrian, Forua herriaren toponimoa dugu.
Kortezubi auzoan kokatutako Errotabarri errota marea-errota zen. Halaxe aipatzen da XVIII. mendeko "fogueras" zerrenda batean, non Martín de Magota eta Pedro de Lezerino ere bere jabe gisa adierazten dute.
GERNIKA BHI edo GERNIKAKO INSTITUTUA historia luzeko zentroa da. XX. mende osoan zehar erabilera desberdinak ezagutu izan ditu eta urteetan Busturialdeko eta Lea-Artibaiko biztanleriarentzat ikasketak egiteko ezinbesteko erreferentzia izan da.
1896-1935: Eskola erlijioso bat zen.
1936-1939: Hospital eta kartzel militar bat bihurtu zen gerrarako.
1938-1940: 269 Preso hil ziren.
1941: Berriro hasi ziren klaseak.
1944-45: Filosofiako kaseak hasi ziren.
1963: Gernikako institutu publikoa bihurtu zen.
1992: Institutua asmoa egokitzeko onartu zen.
1994: Institutu berria sortu zen.
1998-99: Eraikina berritu eta DBHOko ikasketa zentroa hasi zen.
1999-2000: Lanbide heziketa bidea zabaldu zen.
2015-2016: Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zikloa eskaini zen lehenengoz.