IBILBIDEA
Lehenengo institututik abiatuko gara tren geltokira. https://www.euskotren.eus/eu Institutu geltokitik, Mundakako geltokiraino. Ondoren, Santa Katalina elizara oinez (5min) joango gara, eta 15 minutuko azalpenak emango ditugu.
Santa Katalinatik, Laidatxu hondartzaraino joango gara oinez (10min) Gero, Laidatxu hondartzatik, Txorrokopuntara (11min, oinez) .
Sukarrietatik pasatuko gara eta Busturira joango gara oinez. San Antonio hondartzaraino (20 min). Bertan dagoen ermita ikusiko dugu.
Bukatzeko, Madariaga Dorretxea bisitatuko dugu, Busturiako Axpe auzoa zeharkatuz. https://ekoetxea.eus/urdaibai/ , (30min oinez).
Gernikara bueltatzeko,berriro hartuko dugu trena xxx geltokian eta institutuko apeaderoan bajatuko gara.
IBILBIDEAREN ZEHAZTAPENAK
Hasiera eta bukara→ Gernika BHI institutuan
Longitudea→ 18,2 km
Iraupena→ 3h 52min
Barika (dirua) ekarri, trenerako
Motxila
Janaria (hamaiketakoa)
Ura
Eroso dugun arropa bat ekarri
Bainujantzia, txankletak eta toaila bat (hondartzarako)
Santa Katalina eliza Mundaka udalerri bizkaitarrean dagoen ermita da.
Izen bereko penintsula txiki batean kokatuta dago. Egungo tenplua 1879koa da. Erdi Arotik topagune gisa. Gaur egun udalerrian erakargarritasun turistiko gehien duen elementuetako bat da, eta hori udal webguneko hainbat ataletan adierazten da. Gainera, herriko biztanleek azaroaren 25ean Santa Katalinaren omenezko jai eguna ospatzen dute. Eraikinaren inguruan eta haren barruan.
Laidatxu hondartza Mundaka udalerri bizkaitarrean kokatua, Euskal Herriko (Espainia), hare iluneko hondartza da. Gainera, hondartzaren aurrean Laida hondartza ikus daiteke.
Laidatxu hondartzaren ondoan dago. Oso ondo dago, lagunekin zein familiarekin ondo pasatzeko. Aurrean, itsasoa ikus dezakegu.
San Antonio hondartza, oso lasaia da. Gainera, familientzako oso egokia da, zeren eta hondartzaren atzealdean, parke bat eta jateko mahaiak daude.
San Antonio hondartzaren ondoan, izen berea daukan San Antonio ermita kokatzen da. Ekainaren 13an San Antonio eguna ospatzen da. Eta ermitan meza izaten da.
Kondairak: Tradizio herrikoi baten arabera, Paduako San Antoniok, XIII. mendeko santu portugaldarrak, bere haurtzaroa Abiña baserrian igaro zuen, bere amona jaio zen tokian.
Madariaga dorretxea, Busturian (Bizkaia) dago, Urdabaiko Biosfera Erreserbaren gunean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan naturaren eta biodibertsitatearen zabalkundea sustatzeko funtsezko helburuarekin sortu zen. Madariagako Dorretxea Madariaga familiarena zen. Familia hori, etxe altuko markesena eta Torre Alegreko kondeena izan zen. Madariaga dorretxea, XV.mendean eraiki zuten.
Trenbideko bide, tunel eta zubi horiek preso frankisten odolez, izerdiz eta malkoz eginda daude.
Busturialdean izan zen burdinazko lehen konexioa Bermeo eta Busturia lotzen zituen animalientzako trakziozko tranbia txiki bat izan zen. Gainera, urte hoberenetan 16 mando eta 9 bidaiari-auto izan zituen.
Amorebieta-Gernika arteko trenbidea 1888ko abuztuaren 4an inauguratu zen eta Gernika-Sukarrieta zatia 1893ko martxoaren 15ean. Ondoren, Bermeo eta Sukarrieta, Busturia lotzen zituen tranbia-linea sortu zen.