Urkiak Betulaceae familiaren Betula generoko zuhaitzak dira, eta pago eta haritzen Fagaceae familiakoen ahaide hurbilak dira. Gehienetan tamaina txiki edo ertaineko zuhaitzak edo zuhamuxkak dira, gehien bat iparraldeko klima epelekoak.
Urkiak Lepidoptero espezie askoren beldarren elikagaia dira, begira urkiz elikatzen diren lepidopteroen zerrenda.
Urkidiak dira zuhaitz hauen basoak.
Hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa, hogei metroko garaiera izan dezakeena.
Adaburu estua du, kono zorrotzaren formakoa, adar zintzilikariekin.
Azala zuri-leuna da, hurbiletik zirrinda ilun horizontalak bereizten zaizkio.
Haien itxura triangeluarreko hosto bakunak horzdun edo gingildunak izan daitezke.
Udaberrian loratzen da, gerba arrak hostoak baino lehenago agertuz.
Uda amaieran edo udazken hasieran heldu egiten dira.
Fruitua samara txiki bat da, nahiz eta espezie batzuetan hegoak ez diren nabarmenegiak
Ez dituzte, haltzek ('familiaren “Alnus” beste generoaren landareak) bezala, gerba eme zurkarak, heldutasunean desintegratu eta haziak askatzeko zatitzen direnak baino, ez pinaburuen antzeko haltzen gerba eme heldu zurkarak bezalakoak.
Urkiak gauza askotarako erabili ahal dira. Haien izerdi, azal, orri, zur, adaxka eta susterrak elikagai, eraikuntzarako gai, sendabide, gai labaintzaileetan eta beste erabilera praktiko batzuetan erabiltzen dira.
Urkiak egurrerako erabiltzen dira, pisu unitateko eta bolumen unitateko euren egurraren balio kalorifiko handiagatik.
Urkien orriak tearen antzeko edari diuretikoa egiteko erabiltzen dira eta, baita ere, tindagaiak eta kosmetikoak egiteko baliagarriak diren erauzkinak lortzeko.
Urkien adaxkak batu azaotan eta zigor moduan erabiltzen ziren toki batzuetan.
Urkien azala sua pizteko ere erabiltzen da. Azala, dauzkan olioei esker, oso ondo erreko da, eze badago ere.Kontuz ibiliz gero, txinpartarik txikienaz ere erretzen hasiko diren orri guztiz mehetan banatu ahal da.