GEREZIONDOA

Gereziondoa Cerasus azpigeneroa osatzen duten landareak dira, Prunus generokoak. Oso balioetsia dago bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik, nondik gerezia sortzen den.

Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat harizti mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.

Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak.

Ezaugarriak

2-5m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.

Azala

Enbor zuzena eta bertikala du, eta azal leun eta gris argia; enborra arrakalatu egiten da zahartzean, ildaxka horizontaletan.

Hostoak

Hostoen ingurua obatu-lantzeolatua da, eta zatirik zabalena orriaren goiko erdia da; ertza zerraduna da.

Loreak

Loreek 2-5 cm bitarteko pedizelo luzea dute; nahiko handiak dira, 2-3 cm diametrokoak, eta bi eta sei lore bitarteko sortatan bilduta daude, unbela txikien antzera. Bost sepalo dituzte, beste horrenbeste petalo zuri eta lorezil asko.

Japonian, gereziondoaren loreari Sakura deritzo eta udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, Hanami (花見, Hanami?) jaialdia egiten da haren omenez.

Fruituak

Gereziak.

Fruitu gerezia gazia da eta globo-itxurako kolore haragitsu gorria du. Gehienetan binaka egoten dira.

Erabilera

Gerezien txortenek, eratorri salizilikoak edukitzearen ondorioz, aspirinaren antzeko eragina dute (erreumaren aurkakoa, antipiretikoa eta analgesikoa), eta beraz, farmaziako prestakin batzuetan edemaren, erreumaren, zistitisaren, sukarraren, hotzeriaren eta abarren aurka erabiltzen dira.

Gereziondoaren zura marroia da eta tonu gorrixkak ditu; gogorra, mehea eta lantzeko erraza da, eta akabera ona ahalbidetzen du. Hori dela eta, oso egokia da arozgintzarako eta altzariak nahiz estaldurak egiteko