IZEN TEKNIKOA: Magnolio Grandiflora
IZEN ARRUNTA: Magnolioa
FAMILIA: Magnolioceae
HOSTOA: Hostoak bakunak, alternatuak, larrukarak, obalak eta handiak dira; berde ilun distiratsuak gainaldetik, eta argiagoak azpialdetik. Hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina da, eta 25 m-ko garaiera izan dezake.
Zurtoina motza da. Azala grisa da, eta plaka txikitan zartatua.
Magnoliak lehenbiziko landare loredunak izan ziren, segur aski; hortaz, lore motarik primitiboena dute, zuhaitzetakoetan primitiboena.
Loreak zuriak, oso handiak eta usaintsuak dira, eta bi-lau egun bakarrik irauten dute.
Fruitua.
Oboideak (pinaburu formakoak) eta gorrixkak dira fruituak.
Magnolia, jatorriz, iparramerikarra da, eta XVIII. mendean ekarri zuten Europara.
Klima epela du berezkoa.
Apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan; izan ere, eite dotorea eta hostotza iraunkorra du, eta udan loratzen da.