Platano arrunta edo alboa (Platanus x acerifolia) zuhaitz espezie hibridoa da, Platanaceae familiakoa, ohikoa kale ete hiribideetako espaloietan. Espeziea hau Mendebaldeko platanoaren (Platanus occidentalis) eta Ekialdeko platanoaren (Platanus orientalis) hibrido ugalkorra da, Europan sortu zena XVIII. mende inguruan.
Hazkunde azkarrekoa eta oso kementsua da. 30-35 metrokoa izan daiteke.
Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatua dago hirietan.
Oso txikiak dira, emeak arrak baino handiagoak dira. Apiril eta maiatzean loratzen da.
Heltzen direnetik eta hurrengo udaberrirarte zuhaitzean egoten dira.
Erreka eta ibai bazterretan agertzen da.
Orain arte platanoak apaingarri gisa erabili dira hirietan, baina basoetan ere erabiltzen hasi dira bere hazkuntza azkarra dela eta.