3. DBH eta 4. DBH mailatan, Iker Irañeta, Nairara Bayano, Joseba Lizeaga eta Javier Abrisqueta irakasleek, ikastetxean dagoen estazio meteorologikoaren datuak ikasleek aztertzea landu dute. Gela bakoitzetik ikasleak binaka bi astez atera dira estaziora eta ikastetxeko idazkaritzara datuen bila. Ondorengo bi asteetan datuak antolatu, aztertu, euskarri informatikora pasatu ondoren lan estatistiko bat aurkeztu dute.
3. DBH E taldeko ikasleak maiatzaren 17 (12:40 – 14:30) eta 18an (8:30 – 10:15) ibaira atera ziren ibai ertzetako zaborrak biltzera. Ondoko argazkian laranja kolorez agertzen dira ikasleek ibilitako ibai zatiak.
Bilketa egin ondoren zaborrak sailkatu eta zenbatu dituzte (agian zuzenago izango litzateke pisatzea) ondorengo emaitzekin:
Zaborrekin Orreaga Vazquez irakasleak instalazio bat egin du ikastetxeak Atarrabiko Pilategian antolatu duen erakusketan, 3. DBH E taldeko ikasleen laguntzaz.