Aurten, gure lana ibaia modu askotan ikertzea izan da:
1. Ebaluazioa: Mesopotamia
Ikertu dugu nola bi ibaien inguruan zibilizazio handi bat sortu zen eta zeintzuk izan ziren lehenengo aurrerapausoak ibaiarekin lotuta: presak, dikeak eta ubideak.
2. Ebaluazioa: Egipto eta Erroma
Mesopotamiaren ildotik, ikertu genituen bi zibilizazio hauen ekarpenak: putzuak, dikeak, ubideak, esklusak, termak, akueduktuak, iturriak eta estoldak.
3. Ebaluazioa: Arga eta Iruñerriko Ibai Parkea
Ibaiari buruzko informazioa barneratu ondoren hasi ginen Iruñerriko Ibai Parkea aztertzen. Horretarako Mancoeducan dauden materialak erabili izan ditugu, bereziki hiru hauek:
Hiru dokumentu hauetatik atera genituen gure galderak KAHOOT bat egiteko. Galederak eta erantzunak aukeratzeaz gain, asmatu behar izan genituen erantzun faltsuak baina sinesgarriak. Ibaira joan ginen ere argazkiak egitera, lekuei buruzko galderak egiteko. Bikoteka aukeratu zituzten galderak eta horrela osatu genuen gure Kahoot-a. Egin ondoren jolastu genuen eta txarteletan bihurtu genuen erakusketan ikusi ahal izateko.
"El Parque fluvial de la Comarca de Pamplona" Kahoot-a erabiltzeko, klikatu jarraian ageri den irudian: