Pertsona bakoitzak errekarekiko bi bizipen desberdin ditu.
Alde batetik ibaiarekiko sentimendu positiboak ditugu, azken batean ibaiaren ondoan hezi eta elkarrekin harremana izan dugulako.
Beste aldetik, ohartu gabe, gure pentsamenduak sentimendu horiek baztertzen ditu eta ibaiari soilik ekintza kaltegarriak lotzen dizkiogu.
Mural honetan, pertsonaren bi alderdi hoiek irudikatu nahi izan ditugu, ikuslea horretaz ohar dadin.
Bi alderdi hauek bateragarriak dira.
Zain dezagun, txikitatik hainbat bizipen eskaini dizkiguna,
gure pertsonaren eta gure oroitzapenen parte dena.
Zain dezagun ibaia.
Maite dezagun gure herriari bizia ematen dion hori.