HAU GIDA BAT DA
IPDaren diseinuarekin hasterakoan hartu beharreko lehen erabakietako bat, proiektuan parte hartzeko zein irakasle izan diren egokienak pentsatzea da.
Koordinatzailea eta ikastetxeko zuzendaritzaren ordezkaritza biltzen dituen talde nagusiarekin hasita, ikasturtean eginen den IPD diseinatzen modu nabarmenean, eraginkorrean eta iraunkorrean zer kidek lagundu dezaketen erabakitzen da.
IPDak koherentzia eta bide emanen dio ikastetxeko hezkuntza-komunitatean teknologia erabiltzeari, eta Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta UPO proiektuan parte hartu beharko du; beraz, funtsezkoa izanen da lantaldea maila eta arlo guztietako irakasleek osatzea.
Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat ikastetxean irautea da. Behin betiko edo behin-behineko langileen artean aukeratu behar bada, lehenengoa lehenetsiko da. Era berean, interesgarria iruditzen zaigu orientazio-taldearen ordezkaritza bat sartzea; izan ere, teknologia erabiltzeak onurak dakartza aniztasunari erantzuteko.
Prozesu hau guzia, laneko lehengo astean eginen da.
Kideak erregistratzeko, erabili googleren dokumentua: "Lan taldearen txantiloia"
Lantaldeko kide bakoitzak inprimakia bete beharko du.