Goizeko 8:30ean hotelaren sarreran elkartu gara egunari hasiera emateko. Gero, 9:30ean, autobusa hartu dugu Amsterdameko erdigunetik Zaanse Schans-era joateko, Herbehereetako lekurik tradizional eta ezagunenetako batera.
Bertan, haize-errotak ikusi ditugu eta Holandako kultura eta ohiturei buruz gehiago ikasi dugu. Gainera, gazta dastaketa bat egin dugu eta egurrezko zapatila tradizionalak nola egiten dituzten erakutsi diguten tailer bat bisitatu dugu.
12:30 inguruan autobusa hartu dugu berriro Amsterdamera itzultzeko, eta 13:30 aldera Albert Cuyp merkatura iritsi gara. Han, denbora izan dugu paseatzeko, souvenir-ak eta gure familientzako oroigarriak erosteko, eta baita bazkaltzeko ere.
Arratsaldean, 16:45ean, Anne Frank Etxea bisitatu dugu, historiari lotutako leku oso garrantzitsua. Bertan, bere bizitzari eta Bigarren Mundu Gerrako gertakariei buruz gehiago ikasi dugu.
Bisita amaitu ondoren hotelera itzuli gara atseden hartzera, eta gero afaltzera joan gara eguna amaitzeko.