Gaur egun oso dibertigarria eta betea izan da. Goizean Zandvoorteko hondartzan egon gara, eta han hainbat erronka eta taldeko jarduera egin ditugu. Hasieran zaila zirudien arren, azkenean denok primeran pasatu dugu eta elkarrekin lan egin dugu probak gainditzeko. Gainera, hondartzako giroaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan dugu, bero handia egiten baitzuen.
Goiza han pasa ondoren, italiar jatetxe batera joan gara bazkaltzera. Janaria oso ona zegoen eta momentu aproposa izan da atseden hartzeko eta jarduera guztien ondoren indarrak berreskuratzeko. Batzuek pizza eskatu dute eta beste batzuek pasta, baina, oro har, dena oso goxoa zegoen.
Arratsaldean Van Goghen museoa bisitatu dugu. Han, bere margolan ospetsuenetako batzuk ikusi ditugu eta bere bizitzari eta margotzeko moduari buruz gehiago ikasi dugu. Esperientzia oso interesgarria izan da, museoak koadro eta erakusketa ikusgarriak baitzituen.
Bisita amaitu dugunean, denbora librea izan dugu dendaz denda ibiltzeko eta hirian paseatzeko. Bakoitzak aprobetxatu du oroigarriak, arropa edo beste gauza batzuk erosteko, edo besterik gabe kaleetan ibili eta giroaz gozatzeko.
Geroago hotelera itzuli gara. Afaldu aurretik erosketak egin ditugu hurrengo egunetarako behar genituen gauzak izateko, eta ondoren lasai afaldu dugu hotelean. Egunaren amaieran nahiko nekatuta geunden, baina egun oso entretenigarria eta esperientzia berriz betea izan da.