Gaurko eguna benetan berezia izan da. Goizean, Amsterdamen hasi dugu eguna bizikletan, bertakoek bezala hiria zeharkatzen. Kanalen ondotik ibili gara, erdigunetik pasa eta Joardaan aldera joan gara. Ingurua zoragarria zen, berde-berdea, eta lasaitasun handia ematen zuen.
Bidean, geldialdi bat egin dugu Voledam parkean. Une lasaia izan da: musean jolastu dugu, barre egin dugu eta inguruneaz gozatu dugu.
Ondoren, bizikleta ibilaldiaren ostean, bazkaltzera joan gara Holandar taberna batera. Ondoan merkadillo bat zegoen, eta pixka bat ibili gara postuak ikusten.
Gero hotelera itzuli gara atseden hartzera. Indarrak pixka bat berreskuratu ondoren, berriro atera eta Moco Museoa bisitatu dugu, arte moderno interesgarria ikusteko.
Arratsaldean, janari jaialdi batera joan gara, giroaz gozatu eta gauza desberdinak probatzeko. Eta eguna bukatzeko, taberna batera joan gara Osasunaren partida ikustera.
Eguna oso borobila izan da: kirola, barre algarak, kultura eta giro bikaina.