Gaur goizean 8:30ean esnatu gara eta 9:00etan gure hosteletik atera gara Amsterdameko institutu batera joateko. Han, euren irakaskuntza metodoak eta hezkuntzaren arloan nola hazten ari diren erakutsi dizkigute. Gainera, guk ere aurkezpen bat egin diegu gure institutuari eta gure ikasteko moduari buruz.
Iristean, oso ondo hartu gaituzte: gosari txiki bat prestatu digute, cookieekin eta kafearekin. Ondoren, binaka banatu gara eta minijoko batzuk egin ditugu bertako ikasleekin hobeto elkar ezagutzeko eta elkarbizitza sustatzeko.
Gero, taldeka, institutua erakutsi digute eta instalazio guztiak ikusi ahal izan ditugu. Ondoren, futbol partida bat jokatu dugu denok batera.
Arratsaldean, institututik oinez joan gara Amsterdameko iparraldeko NDSMra. Han, ingurua ikusten eta momentuaz gozatzen ibili gara. Gero, ferry bat hartu dugu Chinatown ingurura joateko, eta han ere kaleak eta giroa ikusten egon gara.
Azkenik, KFCn afaldu dugu eta hotelera itzuli gara. Oso egun polita eta esperientzia ahaztezina izan da.