Atlas sentimentala
Irakurri ondoren
Atlas sentimentala
Irakurri ondoren
Egia
berdaderoa
Honezkero egunkariari buruzko aipamen asko izanen dituzu, ezta? Oraingoan amankomunean jarriko dituzue eta denon artean beheko galderak erantzun ahalko dituzue.
Zer da egunkari bat?
Irakurri duzun liburua egunkari bat da?
Nola dakizu?
“Egia berdaderoa” egunkarietan esan behar dela dio protagonistak... zure ustez, liburuan egin dituen aipamenak egiazkoak dira? Eskua bete izar liburua existitzen al da? Gauerdiko teila aldizkaria? Barañaingo bidaia-agentzia? Aitzina taberna?
Interneten sartu eta kuxkuxeatu, egia den ikusteko.
Eguneroko edo egunkari asko egon daitezke:
• Intimoa, pertsonala
• Bidaia-egunkaria
• Naturalistaren egunkaria
• Amodiozko egunkaria
• Irakurlearen egunkaria
Pentsatu zein nahiago duzun eta eguneroko bat idatzi.