Atlas sentimentala
Irakurri ondoren
Atlas sentimentala
Irakurri ondoren
Egia berdaderoa
Honezkero egunkariari buruzko aipamen asko izanen dituzu, ezta? Oraingoan amankomunean jarriko dituzue eta denon artean beheko galderak erantzun ahalko dituzue.
Zer da egunkari bat?
Irakurri duzun liburua egunkari bat da?
Nola dakizu?
“Egia berdaderoa” egunkarietan esan behar dela dio protagonistak... zure ustez, liburuan egin dituen aipamenak egiazkoak dira? Eskua bete izar liburua existitzen al da? Gauerdiko teila aldizkaria? Barañaingo bidaia-agentzia? Aitzina taberna?
Interneten sartu eta kuxkuxeatu, egia den ikusteko.
Eguneroko edo egunkari asko egon daitezke:
• Intimoa, pertsonala
• Bidaia-egunkaria
• Naturalistaren egunkaria
• Amodiozko egunkaria
• Irakurlearen egunkaria
Pentsatu zein nahiago duzun eta eguneroko bat idatzi.
Ongi ulertu!
Liburua bere osotasunean ongi ulertzeko hurrengo ariketa hauek egitea proposatzen dizugu:
A
Pasarteak eta marrazkiak lotzea
B
C
Informazio horrekin guztiarekin hamar lerrotan liburuan kontatzen dena idaztea
Erakusketa
Zuen familiakoren bat edo lagunen bat Marokon izan da? Beste lurralderen bat ezagutzen al dute? Bidaia kontatzea eskatu eta bertatik ekarri duten gauzaren bat eraman klasera. Denon artean hainbat lekutako ohiturak konparatuko ditugu eta klasean erakusketatxo bat prestatuko duzue.
Webgune honen hasieran liburu honen bi azala ikusi dituzue, bata 1998koa eta bestea 2018koa. Bien artean 20 urte pasa dira. Orain imajinatu 2038ko liburuaren azala. Nola eginen duzu?? Diseinatu!!!!!!!