Helburua ez da liburua irakurri eta ulermen ariketak egitea, gure asmoa bestelakoa da. Izan ere, eguneroko generoa lantzeaz gain, beste kultura batean barneratzeko aukera ematen digu Atlas sentimentalak. Hortaz, irakurriaren ulermena eta lau trebetasunak lantzen dira, baina bide batez ikasleak liburuaren mamia ateratzera, literaturaz gozatzera bultzatu nahi ditugu.
Izan ere, hemen proposatzen ditugun jarduerak nahiz ariketak egunerokoaren ordenari jarraituz ageri dira eta hiru ataletan banatuta daude:
- Liburua irakurri aurretik atalean, hasi aurretik egin daitezkeen jarduerak dituzu.
- Liburua irakurri bitartean atala, izenak dioen moduan, liburua irakurri ahal egin behar da.
- Liburua irakurri ondoren izeneko atalean, liburua irakurri eta gero egiteko ariketak aurkituko dituzue.