Idazleak liburuan pasarte eta marrazki hau eskaintzen dizkigu:
(...) bidezidor ikusezinez josita dagoen pareko menditik, kantu baten hotsa heldu zaigu. Hara begiraturik, hiru puntu, hiru inurri ttiki ikusi ditut. Gertuagotu direnean, haien jantzi koloretsuen gainetik, bizkarraldean zekarten egur sorta antzeman diet.
—Emakumea da gure gizarteko habea —jarraitu du Abdelkrimek, eskolatik kanpo ere irakasle izateari uzterik ez balu bezala—. Hemengo familietan beraiek garbituko dute arropa, beraiek ekarriko ura eta egurra, beraiek prestatuko otorduak...
Idazleak lerro hauetan esaten duena fikzioa edo erreala al da? Zer uste duzu? Denon artean hurrengo puntu hauek komentatuko dituzue:
Zer garaitan kokatuko zenuke? Gaur egun horrela bizi direla uste duzu?
Emakumeak gazteak ala zaharrak izanen dira?
Marokoko emakumearen papera zein da?
Hemengo emakumearen bizimodua eta hangoarena alderatu.
Oraingoan arreta handiz begiratu Marokoko Ourika haraneko emakume hauei. Lehen hitz egindakoa kontuan hartuz, hamabost bat lerro idatzi argazki honek iradokitzen dizuna esanez.
Irudia: M. Lakar Iraizoz eta M. Oteiza Piera