Atlas sentimentala
Irakurri aurretik
Atlas sentimentala
Irakurri aurretik
“Atlas sentimentala”... hitz hauek irakurri ondoren, hamar segundoz eduki itzazu buruan.
Orain saia zaitez hurrengo galdera hauei erantzuten:
Zer iradokitzen dizute bi hitz hauek? Zer esan nahi dute? Zeri buruz ariko da? Zer espero duzu? Eta zure ondoan dagoen ikaskideak zer espero du?
Amodiozko istorioren bat izanen da? Munduari buelta emanen dio protagonistak? Ezetz asmatu!
Liburua esku artean har ezazu eta liburuaren azalak eta kontra-azalak zer iradokitzen dizute?
Ondoko koadrotxoa irakurri ondoren, zer diozu? Non kokatuko da istorioa? Zer gertatuko da? Protagonista nongoa izan daiteke?
Idazleak zertarako idatzi du aipu hori? Zer iradokitzen dizu?
Eta ezkerrean duzun koadrotxoa ikusi ondoren, zer diozu? Non kokatuko da istorioa? Zer gertatuko da? Protagonista nongoa izan daiteke?
Idazleak zertarako idatzi du aipu hori? Zer iradokitzen dizu?
Eta krokis edo irudi honen helburua, zein da? Zer edo zer esan nahi du? Zer? Istorio honen protagonistak zein izanen dira? Nora joan dira? Zertara? Noiz? Nortzuk? Nola? Nondik? Talde txikian galdera hauei erantzuna ematen saia zaitezte.
Bidaiari anonimo
Aurreko aipuan Maroko, berbereak, Afrika hitzak ageri dira. Zer dakizu horiei buruz? Afrikan non kokatzen da Maroko? Iparraldean, hegoaldean...? Gutxi gorabehera zenbat biztanle ditu? Zein dira bertan hitz egiten diren hizkuntzak?
Internetera jo eta informazioa bilatu, baita argazki batzuk ere, klaseko paretetan jartzeko. Ondoren, ikaskideekin informazioa partekatu eta komentatuko duzu.