Irakurle hori, hemen dituzu zuzenbideaz idatzitako lanak. Sormen-lanak dira batzuk, gaztelaniatik itzulitakoak besteak. Halaber, zuzenbidearen arlo desberdinetako edukiak jorratu dira. Horregatik, arlo horien arabera sailkatu dira edukiak. Kasu bakoitzean zehaztu da sormen-lana ala itzulpena den. Arlo bakoitzaren barruan edukiak kronologikoki sailkatu dira, antzinakoenetatik hasita. Kontuan hartu behar da hemen jasotako lanak argitaratu zirenetik arau-eraldaketak gauzatu direla kasu askotan.
AURKIBIDEA
Oharra: Hemen orain arteko azken argitaraldia jaso da, hurrengo urteetan etor daitezkeenei kalterik egin gabe (eguneratu ahala jasoko da hemen azken argitaraldia, berau kaleratu eta hilabete batzuetara).
Hala ere, nabarmendu behar da egileak 2014an argitaratu zuela Lan-zuzenbidea I (Bilbo: Gomylex, 2014, 319 orr.. ISBN: 978-84-15176-44-2) eta 2015ean Lan-zuzenbidea II (Bilbo: Gomylex, 2015, 235 orr. ISBN: 978-84-15176-53-4).
Gerora, bi liburu horiek batu eta lege-eraldaketak eta jurisprudentziaren bilakaera aintzat hartuta, egileak Lan Zuzenbidea liburuaren 1. argitaraldia kaleratu zuen 2016 (Bilbo: Gomylex, 2016, 468 orr. ISBN: 978-84-15176-78-7).
Ordutik, hurrengo beste argitaraldi hauek kaleratu ditu, kasuan kasuko arau- eta jurisprudentzia-eguneratzeak gauzatuta: (a) · Lan Zuzenbidea. Madril: Dykinson, 2019, 2. argitaraldia, 382 orr. ISBN: 978-84-1324-330-6; (b) Lan Zuzenbidea. Madril: Dykinson, 2020, 3. argitaraldia, 382 orr. ISBN: 978-84-1324-911-7; (c) · Lan Zuzenbidea. Madril: Dykinson, 2021, 4. argitaraldia, 388 orr. ISBN: 978-84-1377-726-9; (d) · Lan Zuzenbidea. Madril: Dykinson, 2022, 5. argitaraldia, 384 orr. ISBN: 978-84-1122-549-6.
1. Arrieta Idiakez, F.J., Gallastegi Aranzabal, C., Urrutia Badiola, A., Urrutia Idoiaga, E. eta Etxebarria Iturrate, A. Lan Zuzenbideko Berbategia // Vocabularios de Derecho Laboral. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2009, 93 orr. ISBN: 978-84-9830-223-3.
2. Negoziazio kolektiboaren Hiztegia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2012, 42 orr. ISBN: 978-84-457-3279-3 (batzorde teknikoa: Aitor Bengoetxea, Joxean Zapirain eta Javier Arrieta. Koordinatzailea: Izaskun Osinalde).
3. Laneko Segurtasunaren Hiztegia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2012, 92 orr. ISBN: 978-84-457-3280-9 (batzorde teknikoa: Aitor Bengoetxea, Joxean Zapirain eta Javier Arrieta. Koordinatzailea: Izaskun Osinalde).
Irakurle hori, jarraian aurkituko dituzu Javier Arrieta Idiakezek Euslege XXI enpresarentzako itzulitakoak genero-berdintasunaren arloan. Zehatzago, arau-bilduma da itzulitakoa:
Irakurle hori, jarraian aurkituko dituzu Javier Arrieta Idiakezek Euslege XXI enpresarentzako itzulitakoak giza eskubideen arloan. Zehatzago, arau-bilduma da itzulitakoa: