Irakurle hori, hemen irakurri ahal izango dituzu Javier Arrieta Idiakezek, batez ere, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan idatzitako lan batzuk, batik bat, saritutakoak, olerki batzuk eta Ondarroako Arraun Elkartearen 2015eko egutegirako idatzitako esaldiak. Edonola ere, webgune honetako beste atal batzuetan ere aurkituko dituzu egilearen literatura-lanak, kasuan kasuko aldizkarietan argitaratutakoak.
AURKIBIDEA
Ondarroako Udalak antolatutako II ipuin-sariketan (1986) 6-10 urte bitarteko sailean 1. saria. Argitalpena: Ondarroako Udala. Pssst… Euskarari ekin, 1986.
Bilboko Mikel Zarate ikastegiaren Irrimirri 5. Ipuin-lehiaketan aukeratutakoa. Argitalpena: Mikel Zarate ikastegia. Irrimirri. Bilbo: 1987, 57-62 orr. ISBN: 84-404-0039-X.
Donostiako Elbire andereñoa izeneko VI. ipuin-sariketan (1990), B mailan, 5. saria.
Ondarroako Kultur Etxeak 1993an antolatutako «Idaz Sariketak» lehiaketan, Kontakizunak, erreportajeak sailean 1. saria.
Ondarroako Kultur Etxeak 1994an antolatutako «Idaz Sariketak» lehiaketan, Kontakizunak, erreportajeak sailean 2. saria.
Ondarroako Kultur Etxeak 1994an antolatutako «Idaz Sariketak» lehiaketan, Etxeko bizitza sailean, 2. saria.
Ondarroako Kultur Etxeak 1994an antolatutako «Idaz Sariketak» lehiaketan, Ondarroari buruzko lanak sailean, aipamena.
Bilboko Goi Zubi Kultur Elkarteak antolatutako VIII. Ipuin Lehiaketan, 13 eta 18 urte bitarteko kategorian, bizkaieraz idatzitako ipuin onenerako saria.
Ondarroako Udalak antolatutako Augustin Zubikarai Literatur Sarien III. edizioko (1997) «Arrantza Sariak» sailean 2. saria.
Ondarroako Udalak antolatutako Augustin Zubikarai Literatur Sarien IV. edizioko (1998) «Narrazio Sariak» sailean 1. saria. Argitalpena: Ondarroako Udala. Agustin Zubikarai Literatur Sariak. III eta IV. edizioak, 1998.