Irakule hori, hemen dituzu TTAP euskarazko aldizkari multimediako kolaboratzaile gisa Javier Arrieta Idiakezek idatzitako artikuluak. Askotariko gaiak jorratzen dira artikuluetan denek ere oinarrian ikuspegi sozial eta humanista badute ere.
Doako euskarazko lehen aldizkari multimedia da Ttap, eskuko telefonoetan ikusteko pentsatua. Halatan, aplikazio bidezko aldizkaria da eta asteroko maiztasuna du; ostiralero zenbaki berria egoten da deskargagarri.
2018ko irailaren 21ean kaleratu zen Ttap aldizkariaren lehen zenbakia Gipuzkoako eta Bizkaiko edizioetan, geroago etorri zen Nafarroakoa. 2020. urteaz geroztik edizio bateratu eta bakarra kaleratzen da Euskal Herri osorako.
Aldizkari Digital Multimediak SL enpresak abiatu zuen aldizkaria 2018an, honako bazkide hauekin: Durangaldeko Anboto, Goiena, Zumaiako Baleike, Iruñerriko Euskalerria Irratia, euskarazko tokiko hedabideak batzen dituen Tokikom bateragunea eta Kataluniako Esguard aldizkaria; hain zuzen, azken hori hartu zuten erreferentzia modura Ttap aldizkaria sortzeko. 2020ko abenduaz gero, Goiena Komunikazio Taldeak kudeatzen du erabat.
Hona Javier Arrieta Idiakezen ekarpenak, 0. zenbakitik hasita, Donostian, 2018ko uztailean, egin zen aurkezpen-egunetik:
AURKIBIDEA
27. Gaztainak bezala, 220. zk. (2023-09-22)