Dendaostetik plazara

Irakurle hori, hemen Dendaostetik Plazara liburua duzu.

Zortzi kontakizunez osatutako liburua da, tokiko komertzioa eta ostalaritza bultzatzeko helburuarekin.

Hain zuzen Bizkaidendak, Bizkaiko dendari, ostalari eta zerbitzu-enpresetako Federazioaren eskutik sortutako proiektua da, Zatozte, Ondarroako dendarien eta ostalarien Elkartearen proposamena onartu ondoren. 

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatu zuen.

Tokiko komertzioa eta ostalaritza bultzatzeko proiekturen bat egiteko ideia Ondarroa eta Lekeitioko dra! dendetako Esteban Markuerkiaga Santiso ondarrutarrarena izan zen. Egileekin bildu eta haien baiezkoa jaso ondoren, 2023an zehar bidea egitea erraza izan zen.

Lehenengo zazpi kontakizunak Javier Arrieta Idiakezek idatzitakoak dira, eta  zortzigarrena bere arreba Pilarrek idatzitakoa. Bestalde, 1, 3, 5 eta 7. kontakizunetako marrazkiak Kaiet Bengoetxea Urkizarenak dira, eta 2, 4, 6 eta 8. kontakizunetakoak Antxon Uskola Urruzunorenak. Azala bi marrazkilariena da.

Dendaostetik plazara.pdf