Azken Berriak!
Burdinibarra institutuan DBHko etapa osoan liburu solidarioa dago. Hau da, ikastetxeak liburuak ematen dizkie ikasleei.
Parte hartzen duten ikasleek urtero egin beharreko banakako ekarpenak honako hauek dira:
41 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
45 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko.
Baliteke ikasturtean zehar ikasleren batek edo gehiagok ikastetxea utzi eta beste batera joatea. Orduan, jatorrizko ikastetxeak ikasle horrek egindako ekarpenaren ordainagiria emango dio helmugako ikastetxean erakuts dezan, eta, horrela, material berriak hartuko ditu ikastetxe horretan. Hezkuntza Sailak azken ikastetxe horri ordainduko dio ikasleari dagokion diru kopurua. Halaber, ikasturtearen amaieran, Hezkuntza Sailak kontuan hartuko ditu Programan egon diren aldeak ikasle-kopuruetan.