Azken Berriak!
Eskola Publikoa: Denona eta denontzakoa.
Aurten ere, gure ikasleek harrera egin diete haien lagun alemanei 2025-26 elkartrukeko bigarren zatia osatzeko.
Jardueraz beteriko astea igaro dute, non ikasle alemaniarrek Euskal Herria, bertako paisaiak, historia eta tradizioak ezagutu dituzten, eta gure familiekin eta ikasleekin esperientzia, ikaskuntza eta une ahaztezinak partekatu dituzte. Elkartruke hori aukera paregabea izan da laguntasuna indartzeko, hizkuntza-gaitasunak hobetzeko eta mundua bizitzeko eta ulertzeko modu berriak aurkitzeko, bizikidetza eta kultura-trukea ikasteko modurik onenetako bat direla beste behin ere erakutsiz.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten irakasle guztiei eta gure ikasle eta familiei, horiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke urtero elkartruke hau gauzatzea.
Gure ikasle Tyler_ren aitaren heriotza dela eta, Burdinibarrako hezkuntza-komunitateak bere babes eta maitasun osoa helarazi naho dizkio familiari.Â
Besarkada estu bana.
26/ 01/ 03 Trapagaranen
BHIko hezkuntza-komunitatea
IES Burdinibarra BHIko ikasleek astebete eman dute Solingenen (Alemania), Friedrich-Albert-Lange-Schule institutuarekin egiten elkartrukearen barruan. Proiektu hau oso esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat. Beste kultura bat ezagutzeko, hizkuntza praktikatzeko eta beste herrialde bateko gazteekin bizitzeko aukera ematen die. Gainera, autonomia, erantzukizuna eta irekitasun mentala sustatzen ditu. Esperientzia horiek lagungarriak dira ikasleentzat, bai akademikoki, bai pertsonalki. Zalantzarik gabe, nazioarteko trukeak ikasgelatik haratago ikasteko aukera paregabea dira.
Aste honetan, Alemaniako familiekin bizitzeaz gain, gure ikasleek Burgeko gaztelua bisitatu dute, alkateak ongietorria egin die, gynkana bat egin dute Düsseldorfen zehar, Wuppertalera igo dira tren eseki batean, bolo-partidak partekatu dituzte... . Abenturaz betetako aste oso bat, ekainean gure lagun alemaniarren bisitarekin osatuko dena.