Azken Berriak!
ARDURADUNA: MARI JOSE GONZÁLEZ
KONTAKTUA: jantokiarduraduna@burdinibarrabhi.net
Ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen du, urritik ekaina arte, hala nahi duten ikasleentzat. Janaria catering-ekoa da eta EUREST enpresak ekartzen du.
Kontuan izanda zerbitzu hau ez dela derrigorrezkoa, elkar-bizitzarako ARAUAK hausten dituen ikasleak jantokian geratzeko eskubidea gal dezake. Bestalde, jatera geratu nahi ez duen ikasleak, baja har dezake senidekoen baimenarekin. Ikasle hauek senidekoen ardurapean geratuko dira jantoki orduan, eta ezin izango dira eskola eremuan gelditu. Jantokiko zerbitzua ikasturte osorako denez, ez da dirurik itzuliko ikaslea egun batean jantokira ez badator.
Ohiko jankidea: Ikasturte osorako jantoki-zerbitzua eskatzen duen ikasleak, gutxienez astean behin joaten direnak.
Ohiko jankide etena: Ohiko jankide etentzat hartuko da noizean behin (edozein aste egunetan) joaten direnak. Kasu hauetan HIRU EGUN LEHENAGO ohartarazi behar du, bere menua eskatu ahal izateko.
Behin-behineko jankidea: Aurreko atalak betetzen ez dituen ikaslea.
Hezkuntza Sailak ezartzen du kudeaketa zuzeneko jantokietako janariaren prezioa. Kuotak ezberdinak dira garraiorako eskubidea duten ikasleentzat eta ez dutenentzat.
Garraiorako eskubidea duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 3,30 €koa da.
Garraiorako eskubiderik ez duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 4,60€koa da.
Egun solteetan jan nahi dutenentzat 5,20€koa da.
"Garraio eskubidearekin" dauden ikasleak bakarrik dira:
Zugaztietakoak eta Larrainetakoak: guztiak.
Elgerokoak eta Ugartekoak: soilik 1. eta 2. mailako ikasleak.
Hiruhileko menua: urria, azaroa eta abendua
Hiruhileko menua: urtarrila, otsaila eta martxoa
Hiruhileko menua: apirila, maiatza eta ekaina
Menu obolaktobegetarianoa.
Txerririk gabeko menua.