Azken Berriak!
Ikastetxeak garraio zerbitzua eskaintzen du baldintza batzuk betetzen dituzten ikasleentzat. Baldintzak honako hauek dira:
DBH 1. eta 2. mailatako ikasleek etxetik ikastetxera 2km distantzia eduki behar dute.
DBH 3. eta 4. mailatako ikasleek etxetik ikastetxera 2km distantzia eduki behar dute.
Honetaz aparte, hezkuntza sailak ikasle batzuei garraioa erabiltzeko "baimendu" egingo die. Baina ikasle hauek jantokian menua 4,6€ ordaindu behar dute; berez ez baitira garraio eskubidea duten ikasleak.
Autobusak ibilbide hauek egiten ditu:
Ibilbidea: Galindo, Elguero, Ugarte, Zaballa, 1º Mayo 53, 1ºMayo 7 eta institutua. Ibilbide honetan dauden ikasleak txartel horia izango dute.
Ibilbidea: Funikular, Plaza Derechos Humanos, Bus Portugalete eta institutua. Ibilbide honetan dauden ikasleak txartel berdea izango dute.