Azken Berriak!
Familia agurgarria: Aurten eskolaz kanpoko jarduerak hasiko ditugu zuen seme-alabekin Euskal girotze programan parte hartuz. Barnetegi hauetan irailaren 15etik 18ra egingo dira egonaldiak:
1.DBH: GOROZIKA
1.DBH-B: ELGOIBAR
1.DBH-C: LEMOIZ
Datorren astelehenean banatuko zaizue sinatuta itzuli beharko duzuen baimena eta informazio zehatzagoa emango dizuegu.
Agur bero bat.
Zuzendaritza-taldea
Familia agurgarria: Dakizuenez, DBH osoan badugu Liburu Solidarioaren proiektua: ikastetxeak emango dizkie ikasleoi testu-liburuak.
Lasai egon: irailean, WhatsApp eta web orriaren bidez, egin beharreko izapideak adieraziko dizkizuegu.
Agur bero bat.
Trapagaranen, 2025eko uztailak 3an.
Burdinibarra BHIko OOGk, 2025eko uztailaren 3an 18:30etan buruturiko ez-ohiko bileran eskola komunitatea osatzen duten pertsona guztien aurkako ekintza bandalikoak eta kaltegarriak gaitzesten ditu.
Atzo 2025/26 ikasturtean gure ikastetxera ikasteketak burutzera etorriko diren 1DBH zein Batxilergoko 1. mailako ikasleen familiekin bilduta izan zen Zuzendaritza Taldea.
Datorren astean hilak 9 asteazkena, 18etan, Burdinibarra BHIko FAMILIA GUZTIAK deitzen zaituztegu Jabi Llantada Aretoan bilera berri batera.
Aldez aurretik, eskerrik asko.
"10 Lan ildo - Estrategia Partekatua*
*#Burdinibarraeraikiz*
Familia agurgarriak: Galdetegi hau sortu dugu zuen seme-alaben testuliburuei bigarren bizitza bat emateko eta suposatzen duten gastua arintzeko. Bete ondoren, klikatzean, dauden eskaintzak eta eskariak ikusi ahal izango dituzue. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da zuen harremanetarako datuak argitaratzea, eskuliburuak trukatu ahal izateko.
Iker Loyola, Ekaitz eta Leireren aita, duela gutxi zendu denez, Burdinibarrako hezkuntza komunitateak familiaren minarekin bat egin nahi du une zail hauetan.
Agur ekitaldia bihar, ekainak 26, izango da 17:30etan Portugaleteko La Auxiliadora beilatokian.
BURDINIBARRA BHIko hezkuntza komunitatea
Sarbide berriko familia guztiak (1DBH eta BATXI 1) eta IGE-AFA deitzen zaituztegu datorren uztailak 2an (asteazkena) 18:00etan Burdinibarra BHIko Jabi Llantada Aretoan Zuzendaritza Taldearekin burutuko den bilerara.
Agur bero bat.
Gure ikasleek ingelesezko antzezlan zoragarri batez gozatzeko aukera izan dute, antzerki profesional batek eskainia. Modu dibertigarri eta dinamikoan, ingelesa testuinguru erreal eta entretenigarri batean bizitzeko aukera paregabea izan da, ahozko ulermena hobetuz eta hizkuntzarekiko motibazioa areagotuz.
Hemen dituzue jardunaldiaren argazki eta bideo batzuk. Gozatu ikasleek bezainbeste!
DBH 4. mailako Leixuri Martínez Robledo elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, Marta Encisorekin batera. Elkarrizketan zehar, Leixurik gaitasun handiko ikaslea izanda, bere errealitatea nola bizitzen duen partekatu du.
Aukera bikaina izan da mundu hau hobeto ezagutzeko, batzuetan ez baita oso agerikoa, baina oso garrantzitsua. Leixurik bere egunerokotasuna nola bizi duen kontatu du, bere interesak eta emozioak gela barruan, ikuspegi hurbila eta oso baliotsua emanez.
Guretzat oso aberasgarria da ikasleek bere bizipenak gurekin partekatzea, baita esperientzia horiek irratian hainbat jenderekin konpartitzea, ikusgarritasuna eman behar zaielako! 🧠✨
Zorionak!
Martxoaren 26an, batxilergora etorriko zareten ikasleak aukera duzue Burdinibarra institutua bisitatzeko.
Familia horiek:
Zoritxarrez Sindikatuak eta Aholkularitza ez dira akordio batera heldu. Hezkuntzan martxoaren 25, 26 eta 27rako greba-deialdiak eragina izan lezake zuen seme-alaben gelako irakasle-taldean.
Orduren batetan ikasleak gelatik aterako lirateke eta patioan emango genieke arreta. Grebak ez du eraginik izango ez jantokian ezta garraioan ere. Etorriko den ikasleria jardunaldi osoa eman beharko luke zentruan.
Agur bero bat.
Zuzendaritza-taldea
Urtarrilaren 29an 10:30etik 17:00arte Burdinibarra institutua bisitatzeko ate irekiak dira.
Idazkaritzaren ordutegia: 9:00etik 13:00arte.
Anima zaitez!
Abenduaren 3an Burdinibarra institutuan euskararen eguna ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua Euskaraz bizi nahi dut!
Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko. We Can Do It!