1. Helburuak.
• Nanoteknologia eta nano-zientzia bigarren hezkuntzako curriculumean txertatzea.
• Ikasleek Zientzia ulertzeko duten modua hobetzea, eta horrekin batera bokazio zientifikoak uztartzea.
• Bigarren hezkuntzako irakasleek nanoteknologia eta nano zientziari buruz duten ezagutza hobetzea, ezagutza eta trebakuntza profesionala uztartuz.
• Ikerketarako zirrara zor araztea ikasleengan.
• Eguneroko bizitzan osagai nano teknologikoak duten presentziaz jabetzea.
2. Ezaugarriak.
• Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat: DBH eta Batxilergoa.
• Nano-zientzian eta nano-teknologian oinarrituriko zazpi sekuentzia didaktiko ezberdin lantzen dira KIT baten bitartez. Konpetentzia zientifikoan eta teknologikoan oinarritzen dira proposamen didaktiko horiek, nano-zientzia eta nano-teknologia arloak landuz.
• Bi prestakuntza-saio jasoko dituzte ikastetxe parte-hartzaileek, Nano-gunearekin eta Berritzegune nagusiarekin elkarlanean.
• Ikasgelan erabiliko dira KITak eta ikasleek poster baten bitartez adieraziko dute
• nanoteknologiaren presentzia gure inguruan eta horrek dakartzan inplikazio etikoak eta sozialak. Ikasturte bukaeran eginiko poster ezberdinak aurkezteko saio bat egingo da.