EBAZPENA, 2020ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten baitzaie 2020- 2021 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak gara ditzaten. (L4. STEAM Estrategia eta Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)
Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikastetxe publikoei dei egitea, 2019-2020 ikasturtean STEAM (Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics) ereduko hezkuntzarako berrikuntzaproiektuak egin ditzaten.
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da, eta ikastetxe bakoitzak, gehienez, 3.000 euro jasoko ditu berrikuntza-proiektua gauzatzeko.
a) STEAM (Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics) hezkuntzarako eta ekintzailetzarako proiektua aurkeztea.
b) Proiektua gauzatu ahal izateko Ordezkaritza Organo Gorenaren (OOG) onespena izatea, eta akordio hori Ikastetxeko Urteko Planean jasotzea.
c) Proiektuaren jarraipena egiteko koordinatzaile bat izendatzea.
d) Proiektua gauzatzeko behar diren irakasleek bere gain hartzea proiektuarekin lotutako prestakuntzan parte hartzeko konpromisoa.
1. Garatu beharreko proiektuak, ikerketa zientifiko edota teknologikoan ardaztutakoak. Proiektu horien barruan, tailerrak edo lehiaketak egin ahal izango dira ikastetxean.
2. Garatu beharreko proiektuak, matematikan, trebetasun artistiko eta sormenekoan, eta hezkuntza zientifiko edota teknologikoan ardaztutakoak. Proiektu horiek, besteak beste, emakumeari emango diote balioa, berrikuntzaren eta diseinuaren esparruetan.
3. Online garatu beharreko proiektuak, ikerketa teknologiko, matematiko edota artistikoan ardaztutakoak. Gainera, lankidetza-mekanismoak sustatuko ditu ikastetxearen inguruko sare sozioekonomikoarekin.
Irakasleak proiektuaren prestakuntzan laguntzeko helburuz, eredu bat eskaintzen dizuegu. Proiektuan aipatu behar diren atala nagusiak azpimarratu ditugu, baita bakoitzaren edukiak osatzeko aholkuak. Eredu orientatzailea besterik ez da. Norberak berea egin dezake, baina kontuan izan behar da deialdiaren baremazioan aipatzen diren atala guziak aurreikusi behar dirala.
Dena den, Hezkuntza Sailak STEAMGUNEA webgunea jarri du ikastetxeen eskura; STEAM proiektuak diseinatzeko informazio interesgarria eskaintzen du: https://steamgune.euskadi.eus/eu/inicio
Aurten, aurreko ikasturteko aurreko ataleko ereduan oinarrituta, BG01eko lankideek, Teresa Santosek eta Arantxa Baldak, LH eta DBH mailetarako prestatu dituzte eredu horiek, eta guztiekin partekatu nahi dituzte, lagungarri izango bazaie ere.
Asimismo, para aquellos centros que teniendo previsto una serie de actividades no hayan podido realizarlas en el plazo diseñado por las consecuencias ligadas a la situación de alerta sanitaria creada por el COVID 19 se amplia el plazo hasta el 9 de noviembre para la presentación de la memoria. Los centros que tengan alguna actividad sin desarrollar han de presentar antes del 15 de junio un documento que describa dicha actividad y la planificación de la misma.
Era berean, jarduera batzuk aurreikusita izanik, diseinatutako epean jarduera horiek egiterik izan ez duten zentroentzat, COVID 19k sortutako osasun-alertako egoerarekin lotutako ondorioengatik, memoria aurkezteko epea azaroaren 9ra arte luzatuko da. Jardueraren bat garatu gabe duten ikastetxeek ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute jarduera hori eta haren plangintza deskribatzen duen dokumentu bat.