Arterako konpetentzia

Arterako konpetentzia: Definizioa, osagaiak, ikasgaiak, ikasgaiek konpetentziak lantzeko ematen dituzten aukerak...

Konpetentziaren definizioa

Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta modu kritikoan balioestea, denbora- eta

erabilera-testuingurutan, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz

jabetzeko. Era berean, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta haien kodeak erabiltzea arte-mezuak ekoi-tzi eta nork bere burua ekimenez, irudimenez eta sormenez adierazi eta komunikatzeko.

Osagaiak

Honako osagai hauek ditu arterako konpetentziak:

1) Hizkuntza artistikoak adierazteko eta komunikatzeko baliabideak direla ulertzea, haiek norberaren arte-ekozpenetan erabiltzea, eta hizkuntza horiek obra artistiko eta kulturaletan identifikatzea.

2) Arte-produktuak era pertsonal eta arrazoituan sortzea hainbat egoera eta bizi-esparrutan, emozioak, bizipenak eta ideiak adierazteko, irudikatzeko eta komunikatzeko.

3) Dagozkien denboran eta kulturan interpretatzea arte-adierazpenak eta -ekoizpenak, eta horietan dauden funtzioak eta erabilerak aztertzea eta bereiztea, pertsonen bizitzan duten esa-nahia eta eragina ulertzeko.

4) Gogoetaren eta kritikaren bidez balioestea ondare artistiko eta kulturaleko elementuak, herrien nortasunaren eta kulturen oinarri diren aldetik, herrien arteko hartu-emanaren, kulturen arteko elkarrizketaren eta esperientzia partekatuen harian.